MUSUA

OSTIRAL Santu zen. Egun pare bat ziren ospitaletik atera zela. Gaixo eta zahar itxura besterik ez zekarren, eta bihotza dolorez beteta, berriz ere munduko ofiziorik zaharrenari, eta miserableenari, ekin beharko ziolako. Herrian sartzean, kanposantuari begiratu zion, eta bere hezurrak lehenbailehen hantxe ikusteko desioa sentitu zuen. Agian, ospitalean hil izan ezaren damua ere sentitu zuen.

Ez zekarren gauza handirik: eskuan fardeltxo bat, arropa zikinez betea. Bat-batean begirada gaiztoak eta maiseoak nabaritu zituen inguruan. Ostiral Santu zen. Irainei erantzungo ote zien egon zen une batez, baina ezpainak irekitzen saiatu zenean ez zuen asmatu, eta malkoek bi errio txiki marraztu zizkioten masailean barrena.

Ostiral Santu zen. Prozesioan zetorren herri osoa. Gurutzea zetorren aurretik, Gizonaren Semearen hilzoria adierazten. Gero Ama Doloretakoa, soldadu erromatarrak, eta apaizak, eta agintariak, eta handizki guztiak, luxu handiz jantzita, purpura eta tertziolepozko estandarte artean, ezpata eta sableen distiraz lagunduta.

Emakumea bakarrik zihoan kontrabidean, behakoak eta hatzez egindako aieruak saihestu ezinik, etxerantz, lanbide zaharrari heltzera, bihotza dolorez beterik.

Bat-batean, emakumeak sekulako atsegina sentitu zuen barrenean, eta bozkario handiak itsutu bezala egin zuen. Bihotzaren taupadek zerbait adierazten zioten. Gurutzearen parera irisi zenean, guretzekoa jaiki egin zen, eta, pauso geldian emakumearengana hurbildurik, musu eman zion bekokian, munduko musurik samurrena.

Gero handizkiek, apaizek, agintariek… mintzatu nahi izan zuten gurutzetik jaitsi zenarekin, baina ez zien hitzik zuzendu, begirada zorrotzak baizik. Eta berriro gurutzera igo zen Gizonaren Semea. Prozesioak aurrera jarraitu zuen.

 

(Pio Barojaren La sombran oinarritua, moldatua).
2003/04/18, Bihotzaren Zelaietan

Esta entrada fue publicada en 1 Narrazioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s