Tomasen eranskinaren xedea

Pazko Igandea II, 140427, Jn. 20,19-31

 

Asteko lehen egun hartan, arratsean, etxe batean zeuden elkarturik dizipuluak, ateak itxita, judutarren beldurrez. Eta bat-batean, Jesus jarri zen haien erdian eta esan zien:

—Bakea zuei.

Hori esanik, eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Poz-atseginez bete ziren dizipuluak, Jauna ikustean. Eta Jesusek errepikatu zien:

—Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik ere bidaltzen zaituztet zuek.

Hori esanik, arnasa isuri zuen haien gainera eta esan zien:

—Har ezazue Espiritu Santua; zuek bekatuak barkatuz gero, barkaturik geratzen zaizkie; eta barkatzen ez dizkiezunei ez zaizkie barkatuko.

Tomas, Hamabietako bat,Biki deiturikoa, ez zegon han, Jesus etorri zenean. Eta beste dizipuluek esan zioten: 

—Jauna ikusi dugu

Baina hark hau erantzun zien:

—Haren eskuetan iltze-arrastoak ikusten ez baditut, eta haren iltze-zuloetan hatzak sartzen baditut y haren saihetsean eskua sartzen ez badut, ez dut sinetsiko.

Handik zortzi egunera, barruan zeuden, berriro ere, dizipuluak eta Tomas ere han zegoen. Iritsi zen jesus, ateak itxirik zeudela, erdian jarri eta esan zien: 

—Bake zuei.

 Gero Tomasi:

—Ekarri hona zure hatza; hona hemen nire eskuak; ekarri zure eskua eta sartu nire saihetsean; eta zaitez sinesgogorra izan, sinestedun baizik.

Tomasek erantzun zion:

—Ene Jaun eta Jaungoikoa!

Jesusek esan zio:

—Ikusi nauzulako sinetsi duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak!

Liburu honetan idatziak ez dauden seinale gehiago ere eman zituen Jesusek dizipuluen aurrean. Jesus Mesias, Jainkoaren Semea dela sinets dezazuen idatzi dira hauek, eta, sinetsirik, bere izenean bizia izan dezazuen.  

 

***********************************************

 EGOISMORIK GABEKO MISIOA

Zenbat eta gehiago jakin ebanjelioak erredaktatzeko prozesuaren gainean, orduan eta errazago da estadio ezberdinak bereiztea; aldi berean, komunitatearen bizitzako aro ezberdinei dagozkie. Hori horrela, badirudi, denboran zehar, aldatu egin dela ‘ateak itxita zeuden’ espresioaren esanahia. Azken erredakzioan, ‘judutarrenganako beldurragatik’ esaten bada, badirudi, hasieran, detaile horrek beste esanahi bat zuela: Jesusen etorrera seinalatu nahi zuen, etorrera harrigarri bezain ustekabekoa.

Bestalde, exegeta guztiak bat datoz honetan: ‘Tomasen pasartea’ geroagoko eranskina da; noski, intentzio nabarmena dago azpian: egungo  (izan zitekeen 100. urtea-edo eranskin hori erredaktatu zenean) eta lehenengo komunitatearen arteko fede-berdintasuna azpimarratzea du helburu.

Kontakizun originalaren xedea da berpiztuaren ‘identitatea’ gurutziltzatuaren identitate berbera dela azpimarratzea (iltze-arrastoak); eta, horrela, maisuaren presentzia, komunitatearen erdian, ziurtatu.

Eta alaitasun, bake eta misio bilakatzen da poza. Nahiz eta momenturen batean klabe proselitistan ulertu misioa —kontzientzia mitikoak ezin du besterik—, gaur egun garbi daukagu misioa bakarra dela, pertsona bakoitzarengan modu diferente eta berezian espresatzen bada ere. Misioa da, Bizia isur dadin, bide edo kanal izatea. Hori da Nazareteko Jesusek bizi izan zuena, eta misio horretara deituak gaude guztiok.

Misioa, beraz, ez da jaiotzen boluntarismotik, baizik eta nor garen konprenitzetik. Ez da jaiotzen buru-gogamenetik; hortaz, ez da egoa protagonizatu behar duena. Jakinduria sakonetik jalgitzen da non dastatzen dugun gure benetako identitatea.

Argiak berez argi egiten duen eran, benetako identitatean finkaturik dagoen pertsona —pertsona jakintsua, den hura dastatzen dakiena— besteentzat argi izaten ari da. Zeren hain zuzen ere orduantxe, gure benetako identitatearekin konexioan gaudenean, ateratzen da, gugandik, atera behar duen hura: garen Bizia nabarmentzen da.   Horrela ulerturik, garbi dago egoa ez daitekeela jabetu misioaz. Kasu horretan, misioa desagertu egingo litzateke, egoaren proiektu bihurtzeko. Horrek ederki azaltzen du, historian zehar, intentziorik onenez aldarrikaturiko misioak, sarri askotan, esperientzia negatibo bihurtu direla, ondorio negargarriekin. Egoarengandik jaiotzen denak —intentziorik oneneko egoa  edo erlijiosoa izanda ere— ez du eraikitzen, zeren irizpide egoikoak, nahitaez, hertsiak eta murriztaileak baitira.

Misioak ez dauka subjekturik, eta inor ez daiteke egin bere jabe. Da, besterik gabe. Jesusen zentzuzko hitz hura betetzen da: «Zure esku ezkerrak ez beza jakin eskuinak zer egiten duen» (Mt 6,3).

Berriz ere lehengoan gaude: identifikazio faltsuak baztertu, gure identitatea Bizian ikusi eta aitortzeko, Bizi bakar eta konpartituta, den guztiaren baitan espresatzen dena.

 

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s