Kamio zahar eta berriak

Baserritarrak Astorekin eta astoz ibiltzen zirenez, astoek markatuak dira slehenengo bideen zimenduak

«Caminante, no hay camino, el camino se hace al andar», dio poetak. Ederki espresatua dago, eta horrelaxe da bizitzako arlorik gehienetan, baina, hain justu ere, ez errepideei dagokienez. Hortik barrena ibili gara, egurastu bat hartzen, apirileko lehen egunetan, eta ezer ugaririk bada, errepidea da oraintxe!

«Ibiltari hori, ez dago biderik, ibiliz egiten da bidea». Ez da egia! Bide horiek guztiak ibili soilez egin behar izan balira, bageundeke pixka baterako, nahiz eta metaforak bizitzako beste esparru askotarako balio duen.

Hala ere, lehengo bideei bagagozkie, poetak arrazoi du. Baserritarrak astorekin eta astoz ibiltzen zirenez, astoek markatuak dira lehenengo bideen zimenduak: elizbideak, basabideak, gurdibideak, mendi-bideak, herri-bideak… Eta gero kamioak! Bai, gure haurtzaroan, eta geroxeago ere, kamioak esaten zitzaien. Orain dela hogeita hamar bat urte bihurtu ziren ‘errepide’; dudarik gabe, ‘herri-bide’ formaren egokitzapena.

Tradizio zaharrean eta modernitatean bizitzea egokitu zaigu. Tradizio zaharra, niretzat, naturaltasuna da; modernitatea, artifizialtasuna. Astoak hautsitako bidea kamio bihurtzea naturala da; kamioak deitzea ere bai; oraingo errepideak, ordea, puntu askotan, astoa ibiliko ez litzatekeen harkaitz eta tontorretan zehar eraikiak daude.

Tradizio zaharrean, aitzur eta palaz eraikitzen ziren kamioak. Modernitatean, eskabadora eta grua erraldoiak dira protagonista nagusiak. Tradizio zaharrean, ez zen gaurko ‘kultura ekologikorik’, ezta ingurumenari horrenbeste erreparatu beharrik ere. Ez zuten naturari kalte egiten ari zirelako kontzientziarik, ez baitzen erraza kalte egitea ere, kalte handia bederen. Gaur egun kontzienteak gara kamio eta trenbideek zenbat erasan diezaioketen naturari; hala ere, sarri askotan, interes ekologikoak baino gehiago mugitzen dute jendea beste interes batzuek.

Garai batean (ez hain aspaldi ere), ‘kamineroak’ izeneko taldea, Diputazioaren agindupean, arduratzen zen kamio inguruei garbi eutsi, zuloak bete eta berdindu, eta kamio zaharrak berritzeaz, ‘sobrestantea’ deitzen zitzaionaren ardurapean. Ez zuten behar izaten gaur adina semaforo eta islatzaile, arriskua saihesteko. Aitzur-kirtenaren gainean eseri eta lasai egingo zuten zigarroa, baita zahatotik tragoa ere. Gaur ez dago hasi besterik! Kamio ertzean bertan egiten zuten otordua, zilindro tzarraren babesean edo arbolaren baten itzalean; zergatik ez lo-kuluxka ere, berriro lanari heldu aurretik?

Bai Horixe, DV: 140424

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s