Maiatzaren Bata

Oihuak entzungo dira kalean. Eta nork hartuko ditu aintzat? Egindakoak berak berriro ere

Ziur nago norbaitek izenda dezakeela ‘krisi ondorengo lehen Maiatzaren Bata’. Ez da hala nire ustea! ‘Ilusio faltsu eta engainuaren Maiatzaren Bata’, izatekotan ere! Ez dugu ezer egiten datu makro-ekonomikoak onak direla esanda. Ez dugu ezer aurreratzen bankuek diru asko irabazi dutela jakinda. Ez goaz inora immigranteei gero eta oztopo gehiago ipinita, baina aitor dezagun gu ere politika horren onuradun garela; hori esatea ahanzten zaigu askotan.

Eta instantzia ofizialetatik ‘langilearen eguna’, ‘lanaren festa’… deituko diote. Eufemismo hutsa! Ezer bada, langabeziaren zigorra da aurtengo Maiatzaren Bata, eta auskalo zenbat iraungo duen oraindik. Kasik sei milioi langabetu dauden lurraldean ez dago festarik. Betiko topikoak errepikatzea bada ere, prezioak gora (argia aurki %15 gehiago) eta soldatak behera doazen herrian ez dago zer ospaturik; iruzurgileak libre eta epaileak zigortzen diren herrian ez dago gauza onik! Nora joan behar duzu justizia unibertsalaren figura ezabatu eta Aita Santuen kanonizazioan protagonista izan nahi duen ministroarekin? Haurrak, haur asko, desnutrizio-mugan dauden herrian zaila da eskolako patioan barre-algarak entzutea, eta hori inportantea da oso.

Bai, gaur ere manifestazioak izango dira, oihuak entzungo dira kalean. Eta nork hartuko ditu aintzat? Egindakoak berak berriro ere. Besteak, politikoak eta enpresariak, kortina atzetik begira eta maiseoan dauden atsoak edo agureak bezala imajinatzen ditut, eskua ahoan dutela barreari eutsi ezinik. Eta deskuidu santuan, estropezu eginda edo momentuko beroaldiak eraginda, norbaitek kristalen bat hausten badu, komuneko leihokoa izanda ere, ez dute salbatuko poliziaren jipoitik ezta san Joan XXXIII.aren edo san Joan Pablo II.aren bedeinkazio guztiek ere. Eta, agian, isuna… eta itzalpera. Horrela daude gauzak, orain, demokrazia honetan.

Izango da bestelako errebindikaziorik ere. Adibidez, estatus berriarena. Batzuek independentzia eskatuko dute. Ondo dago, horrek Maiatzaren Batak konpontzen ez dituen problemak konpontzen baditu. Bestela ere bai! Baina nola artikulatu hemengo independentzia? Karmelo Landa eta Jone Goirizelaiari, beste batzuen artean, entzuten egon nintzen aurrekoan. Optimista ikusi nituen. Nola liteke hori, gure herri hau hain konplexua izanda? Aski omen Madrilen borondate politikoa. Baina, hori, Botinek Auspoarentzat edo AEKrentzat subentzioa ematea baino zailago iruditzen zait niri.

Bai Horixe, DV: 140501

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s