Ogi-zatitzea

Pazko Igandea III, 140504, Lk. 24,13-35

 Jesus Emaus bidean:

—Zertaz ari zineten?

—Zu ote zara, bada, ezer ez dakien kanpotar bakarra?

—Zer?

—Jesus Nazaretarrarena. Halako profeta Jainkoaren eta gizonen aurrean, eta… Guretako batzuk ere joan ziren hilobira eta emakumeen esanda bezala aurkitu zuten (hutsik), eta… baina bera ez zuten ikusi.

—Ez al zen behar-beharrezkoa Mesiasek hori dena jasatea, lorian sar zedin?

Haiekin gelditu zuen. Mahaian eseririk, ogia hartu, bedeinkazioa esan, zatitu eta eman egin zien. Orduan begiak ireki zitzaizkien eta ezagutu egin zuten. Baina bera desagertu egin zen.

Jerusalema itzuli ziren. Elkarrekin aurkitu zituzten besteak, kontari ari ziren.

—Bene-benetan, Jauna berpiztu da, eta Simoni agertu zaio.

Eta haiek bidean gertaturikoa kontatu zuten, eta ogia zatitzean ezagutu zutela.

 ********************************************

 BEGIAK IREKITZEN DIRENEAN

 Badirudi kontakizun hori egoki irakurtzeko klabea azkeneko hitz hauetan dagoela: «Ogia zatitzean ezagutu zuten».

Inolako zalantzarik gabe, Jaunaren afaria, ogi-zatitze edo eukaristiari buruzko aipamena da; komunitateek horixe ospatzen hasi ziren asteko lehen egunean (igandea = dies dominica = Jaunaren eguna).

Bilera hori marko egokia zen Berpiztuaren presentzia, komunitatearen erdian,  ospatzeko. Horrek azaltzen du garbi agerketen kontakizunak zergatik kokatzen diren, hain zuzen, testuinguru horretan.

 Otordu-giroa oso ohikoa eta nabarmena da Jesusen praktikan. Askotan ikusten dugu batzuekin eta besteekin mahaia konpartitzen: “bekatariekin”, baina baita fariseuekin ere (Simon), edo zerga-biltzaileen buruzagiarekin (Zakeo); eta jende-multzo handiarekin ere bai; adibidez, gogoangarria da ‘ogiak biderkatzearen’ kontakizuna.

Pentsatu nolako garrantzia izango zuen, formula estereotipatu batean finkaturik geratu zaigu, eta aipatzen ari garen kontakizunean ere hortxe agertzen da: «Jesusek ogia hartu , ‘bedeinkazioa esan’ (giro judutarrean); eta  ‘eskerrak eman’ (talde helenistikoetan), zatitu eta eman zien».

Eukaristia, aldi berean, bi gauza da: Jesusen presentziaren ospakizuna eta Batasunaren ospakizuna. Bi aspektuak ederki espresatuak azaltzen dira komentatzen ari garen testuan.

Alde batetik, Jesus presente egiten da erromes ezezagun bilakaturik; dizipuluek amultsuki hartzen dute eta mahaia konpartitzera gonbidatzen. Bestetik, hori egin orduko, begiak irekitzen zaizkie eta Jerusalemera itzultzeko bultzada sentitzen dute, utzi zuten taldean integratu nahi dute berriro.

Jesus erromesa da —gure ondotik igarotzen den edozein ezezagun— eta Jesus ogia, erreal ororen sinbolo, da. Dena  da (guztiok gara) Bat. Jada hor dago dena. Begiak irekitzea besterik ez zaigu falta (ohartu, esnatu, arreta ipini egiten dihardugun guztian, baita gauzarik xume eta errepikakorrenean ere), ikusi eta antzemateko, organismo bakarraren zelulak garela ikusteko, sakon-sakonean identitate bera konpartitzen dugulako poz-atseginezko ziurtasuna bizitzeko —horixe da Pazkoa—, Kontzientzia bat bedera —jakintsu eta amultsua—, Jesusengan bezalaxe, Ni-Naiz bakarrean txertatua eta aitortua.

 

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s