Ni naiz atea

Pazko Igandea IV, 140511, Jn. 10,1-10

  Aldi hartan esan zien Jesusek fariseuei:

Bene-benetan diotsuet: Artegian atetik barik, beste nonbaitetik sartzen dena lapurra da eta gaizkilea.  Atetik sartzen dena, berriz, artzaina da. Hari irekitzen dio atea atezainak, eta haren ahotsa entzuten dute ardiek; ardi bakoitzari bere izenez deitu eta artegitik ateratzen ditu. Ardi guztiak ateratzen dituenean, aurrean jartzen da, eta ardiek atzetik jarraitzen diote, ezaguna baitute haren ahotsa. Arrotzari, ordea, ez diote jarraituko; aitzitik, ihes egingo diote, ez baitute ezagutzen arrotzaren ahotsa.

Jesusek konparazio hori ipini zien, baina haiek ez zioten ulertu zertaz ari zen. Orduan, honela azaldu zien Jesusek:

—Benetan diotsuet, Neu naiz ardientzako atea. Nire aurretik etorri diren guztiak lapurrak dira eta gaizkileak; horregatik, ardiek ez zieten kasurik egin.

Neu naiz atea; ate horretan barrena sartzen dena onik izango da eta ez du eragozpenik izango larre onak aurkitzeko. Lapurra ez da sartzen, ez bada, behintzat, osteko, akabatzeko edo izugarriak egiteko. Ni, ordea, bizia oparo eta ugari izan ere izan dezaten etorri naiz.

************************************

BIZIAREN AHOSTA

Eginkizun bakarra dago: biziari haize eman. Dena den, eginkizun hori ez da garenari zerbait ‘eranstea’

Egoak ‘egin’ beharra sentitzen du, besteetatik berezituriko ‘norbait’ bezala ikusten baitu bere burua, eta, beste gauza batzuen artean, egintza-gaitasunak ‘definitzen’ du. Eta egintza, gainerako guztia bezalaxe, dualtasunaren perspektibatik ikusten: nik, neure baitan mugatu edo itxirik, aldez edo moldez neu edo besteak aberasten dituen  ‘zerbait egingo’ dut.

Egoak, jakinaren gainean edo oharkabean, gabezia gisa definitzen du bere burua: hori dela bide, ‘kanpoan’ saiatuko da behar bezala ‘osatu’ eta asebeteago esperimentatzeko (sentitzeko) beharrezkoaren bila.

‘Bizia eman’, ordea, ez da egoak egin dezakeen zerbait. Biziak berak ematen du bizia. Hori aitortzea eta ispilu horretan geu ere islaturik ikustea bakarrik falta zaigu; noski, gero eta modu kontzienteagoan eta, beraz, desjabetuagoan;  horrela gure bidez, forma konkretuetan, isuri eta espresa dadin.  

Horrela, bada, aise uler daiteke atearen irudia, Bizia jalgi dadin laguntzen duen espazio irekia den aldetik.

Zeren Bizia, beste ezer baino lehen, zabaltasuna da, dena bere baitan hartu eta esan ezin ahala formatan espresatzen den irekitasun mugagabea; forma horiek guztiak, noski, Bizi bera eta bakarraren bizileku dira.

Horregatik, bere burua horrela hautematen duenak ez du bizi guztiekiko eta guztiarekiko arreta baizik. Jesusek artzainaren irudian adierazten duen arreta; gaur egungo jendearentzat aski irudi anakronikoa, baina orduan, Jesusek erabili ohi zuen testuinguruan, sekulako aberastasuna zuena, aberastasun historiko eta metaforikoa.

Guztiok ezagutzen dugu Biziaren Ahotsa. Horregatik, biziaz ernalduriko zerbait ikusi, entzun edo irakurtzen dugunean, halako oihartzun bat sortzen da gure barnean. Badugu ahots horren aditzea, nahiz eta egon zitekeen aski itzalia denboran askoan.     

Gure munduan, era guztietako ahots asko dago. Gehiegi, gauza onerako; eta zora gintzakete. Horietako batzuk izan litezke bereziki erakargarriak, zeharo bat baitatoz egoaren premiekin. Badira promes asko duten ahotsak, konpentsatzen dutenak, entretenitzen duten ahotsak, arreta galarazten duten ahotsak, seduzitzen dutenak, hanpatzen duten ahotsak, ikaratzen dutenak, mehatxatzen duten ahotsak, arrazoi ematen digutenak, baztertzen gaituzten ahotsak… Hainbeste dira, ez da harritzekoa, momenturen batean, bakarren batek atzetik joatea. Biziaren zinezko ahotsa ez badira, ordea, ez gaituzte elikatuko; xarma iragankor eta hutsala izango da berea eta, maiz asko, zapuzgarria.

Bizitik mintzatzen da Jesus edo, hobeto esan, Biziak bezala hitz egiten du: zeren bizia da Jesusen bidez mintzatzen dena.

Bere burua Bizian islaturik ikusten duena bakarrik mintza daiteke Bizitik, hau da, bere identitatea Bizia dela deskubritu duena. Orain ondo ulertzen da: «ni naiz atea», «ni naiz artzaina», «bizia izan dezaten etorri naiz ni» …, esan zuenak hau ere esan izana: «Ni naiz Bizia». Ezin daiteke bestela.

Miresgarriena da Nazareteko maisuaren baieztapen horrek gu guztiontzat ere balio izatea: gure identitatea da Bizia. Ikusi eta aitortzea baino ez zaigu falta, eta hori garen kontzientziarekin bizi izatea (vivirnos).

www.enriquemartinezlozano.com rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s