Ni naiz bidea

Pazko Igandea V, 140518, Jn. 14,1-12

«Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik. Ni benetan ezagutuko baninduzue, Aita ere ezagutuko zenukete. Are gehiago, ezagutzen duzue jadanik, eta ikusi ere ikusi duzue».

«Niregan sinesten duenak, berak ere, nik egiten ditudan egintzak egingo ditu, eta are handiagoak, …»

 **************************************************

 IKUSTEA DA KONTUA

Fedea ulertzen bada egia edo uste batzuei emandako ‘onespen mental’ gisa, horren kontrakoa ateismoa dela kontsideratzen da. Konfiantza bezala ulertzen denean, ordea, beldurra edo aztoramena da kontrakoa.

Jesusek fedea, zuzen-zuzenean, baretasunarekin (bakea) erlazionatzen du, behin eta berriz konfiantza azpimarratuz. Badirudi hauxe diola: eutsi konfiantzari, egon ziur existentziaren Barren onberak eusten dizuela, bera baita zuen identitaterik sakonena.

Ez digu inork esaten gure buru-gogamenak aurkezten digun ‘zerbait’ hartan konfiantza izateko, baizik eta, beste mila izenen artean, Konfiantza esaten zaion eta beti salbu dagoen Hartaz fidatzeko.

Ikuspegi ez-dualetik, argia eta garbia bezain sinplea da mezua: izan ezazu konfiantza benetan zaren hartan, hor ez diezazuke-eta inork eta ezerk kalterik egin.

Garen hori Zabaltasuna ere bada. Irudi tradizional baten arabera, ‘egonlekuez’ mintzatzen da Jesus. Baina bi eratara itzul daiteke espresio greziarra: ‘egonleku asko’ edo ‘oso egonleku handia’. Irudi tradizionala aparte utzita, esanahia garbi dago: ‘Aitaren etxea’ —den guztiaren muina osatzen duen Hondo sakona—, Zabaltasun mugagabea da, Ez-lekua non denok kabitzen garen.

Bagarenez, gauza bakarra falta zaigu —paradoxikoa ematen badu ere— iristea, hau da, ohar-aitortzea. Eta hemen bereganatzen du zentzu guztia hurrengo baieztapenak: «Ni naiz bidea».

Badakigu, garbi esanda, ‘biderik gabeko bideaz’ dihardugula. Zeren iritsi behar dugun lekura ez dago inolako distantziarik. Eta bila nahian emandako urratsek urrundu baino ez gintuzke egingo leku horretatik.

Laugarren ebanjelioaren egilearen hizkeran, Jesusek aipatzen duen bidea ez da jada garena deskubritzea edo ohar-aitortzea besterik. Begiak irekitzea da bidea; irekitzen ditugunean, ‘iritsiak gara’.

Iritsiak gara, nora? Egiara eta Bizira: Garen horren beste bi izen gehiago.

Horregatik, begiak irekitzen ditugunean, ikusteko gai gara, eta ikusten duguna ez da garenaren ezberdina. Garen Biziak bere burua ikusten du gure begien aurrean agertzen diren forma guztietan. Kontzientziak bere buruari egiten dio irribarre, eta milaka jantzitan ezkutatua ikusten bere burua

Horrela: «Ni ikusten nauenak Aita ikusten dihardu». Zeren Aita —Kontzientzia, Bizia, Egia… Horida dagoen guztia. Aita bere burua ikusten ari da denean.

Garen hori hain dago gertu geuregandik, inolako distantzia eta langarik gabe, ikusgaitz suertatzen zaigu; hain zuzen ere, hurbiltasun erradikal hori dela bide suertatzen da ikusgaitz.

Baina ez pentsa ezer egin dezakegunik ikusteko, ez baitago, oso erreminta mugatua izanik, gure buru-gogamenaren eskumenean,

Agian, ken ditzakegu ikustea galarazten edo zailtzen duten oztopoak: buru-gogamenarekin eta bere funtzionamenduarekin identifikatzea, egora murriztea, presenteaz ez jabetzea eta deskonektatzea… Engainu horiek mugitu eta astintzen ditugun heinean, ager daiteke denaren argitasuna. Amaitzeko, Rafael Redondok ongi espresatu duen moduan, «paretik edo aurretik kendu orduko, Hori azaltzen da».

 www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s