‘Omen’ ei da hitza

Zenbait pertsonak pauso bakoitzean aurkitzen du gatazka erlijioa eta zientziaren artean

‘Omen’ ei da hitza. Eta aldiro erabili beharko genuke, oso gutxi baita «hau horrela da» esan dezakeguna. Eta orduan, «horrela omen da» esan behar. Zenbat «egia da» ez ote da «egia omen da» esan beharrekoa? Harrigarria den arren, zientzian ere, %99ri ez zaigu gelditzen ‘fededunak’ izatea beste erremediorik. Zenbat teoria zientifiko froga ditzakegu geure kabuz? Oso gutxi, ez baitaukagu gisako formaziorik horretarako. Dakigun guztia, edo kasik guztia, jakintza prestatua da, jakintza bikarioa. Fede eta konfiantzarik ez bagenu, bizitza hau jasangaitza izango litzateke. Handia da hori esan beharra, fedeak daukan prentsa txarrarekin!

Exajeratu egingo dut, hobeto uler dadin. Moskun sekula izan ez denak ez dauka Mosku existitzen dela sinestea beste erremediorik. Zoratu ote naizen galdetuko dit batek baino gehiagok. Baina begiak itxi eta egin proba. Pentsatu eta gero esan arrazoi dudan ala ez. Ez da nahikoa milaka pertsonak baieztatzea, egia dela frogatzeko. Hala ere, sinesten badiezu, horiengan konfiantza baduzu, lasai lo egin dezakezu, Mosku ‘existitzen’ da-eta. Eta egun batean joango zara (agian), eta hantxe aurkituko duzu.

Baina gauza asko dira ‘egun batean’ ikusiko ez dituzunak. Hala eta guztiz, jende ugari dago fede hutsetik bizi nahi ez duena. Printzipioz, oso ideia ona da; zaila, ordea. Eremu asko jorratu behar dira, eta bakoitza asko sakondu, eta hori ezinezkoa da.

Erlijioak berak ere saiatu izan dira euren fedea arrazoitzen eta zientziarekin uztartzen. Esate baterako, oso modan omen dago fisika modernoak eta mistikak existentziari buruzko azken arazoen gainean erantzun berdinak ematen dituztela ‘argudiatzea’.

Konklusio hori ez omen dator bat, ordea, fisiko handiek pentsatzen zutenarekin. Einstein, Bohr, Planch, Heisenberg eta abarrek, adibidez, zeharo baztertu omen zuten fisikak mistizismora bultzatzen zuelako ideia.

Dena den, fisiko horiek pentsatzen omen zuten zientzia eta erlijioa edo fisika eta espiritualtasuna beharrezkoak zirela errealitatera osoki eta erabat hurbiltzeko, baina nahastu gabe.

Gatazka. Zenbait pertsonak pauso bakoitzean aurkitzen du gatazka erlijioa eta zientziaren artean. Eta ez omen dago delako gatazkarik. Zientzialari askoren ustez, existentziaren bi dimentsio oso ezberdinez arduratzen omen dira zientzia eta erlijioa. Are gehiago, bien artean ez omen daiteke sor inolako gatazka edo akordiorik; botanika eta musikaren artean sor ez daitekeen bezalaxe.

Bai Horixe, DV: 140515

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s