Lehengusua

Edozein aitzakia da ona, hizkuntza-kontuak lantzeko. Baita Europarako hauteskundeena ere, lehengusu hitza jorratzeko. Hain du historia polita!

Hitzen arteko antzei buruz jardutean, itxurak –hotsak– hartzen ditugu aintzat, normalean. Baina hasiak gara esanahiari ere erreparatzen. Hala, bati baino gehiagori egingo zitzaion susmagarri, honezkero, esanahi berekoak izatea lehengusuaren lehen hori eta gaztelaniazko primo. Halakoetan, hiztegi etimologikoetara jotzea da onena.

Gaztelaniazkoetan zer aurkituko, eta latinezko erroa duela primo hitzak: consobrinus primus; hau da, lehen ilobakidea; badirelako bigarren eta hirugarren mailako ilobakideak ere; lehengusu txikiak, alegia. Kontxo!

Frantsesaren hiztegi etimologikoetan, berriz, erro bera dugu, baina erdira ekarria: consobrinus soilik, primus aipatu gabe. Eta horretatik omen datoz cousin gizonezkoena eta cousine emakumezkoena. Horren harira, zertaz ohartuko eta Iparraldeko euskaldunek ez dutela lehengusu esaten, kusi baizik. Errekontxo!

Beraz, horra hor, hitz horien guztien erroetan, latinezko consobrinus primus. Gero, erabiliaren erabiliaz, frantsesa lehen pusketarekin gelditu eta Iparraldeko euskaraere bai; gaztelaniak, ordea, bigarren pusketa jaso.

Hegoaldeko euskaldunok, berriz, dotore asko dugu geureganatua mailegua: osorik, bi zatiekin bat egin eta bigarrena itzulita; bizkaitarrek, gainera, lehengusina bereizia dute emakumezkoentzat.

Artistak izan ziren gure aurrekoak Europarekikoak bideratzen; batzuetan behintzat. Asmatuko ahal dugu geuk ere. Lehengusuarena egin gabe, jakina. Eta barka erdarakada.

  Bai Horixe, DV: 140521
Pello Esnalen kortesia

Esta entrada fue publicada en Bertxiotuak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s