Nahi genukeen Europa  

Merkel eta konpainiak azken hitza izango ez duten Europa nahi genuke

Hiru egun baino ez dira falta hauteskunde europarretarako. Bozkatzeko eskubidea funtsezkoa da demokrazian, baina ez da nahikoa. Gainera, Europako Parlamentua, ordezkaritza-ganbera baino areago kontsulta-ganbera da. Igandeko hauteskundeetan ez da erabakitzen gobernua, beste sistema baten bidez hautatzen da. Bestetik, Europako Parlamentuak onartzen duen guztia ez da, automatikoki, arau bilakatzen lurralde osoan: ezinbestekoak dira beste akordio batzuk. Horiek eta beste gauza batzuek ederki erakusten dute eredu europarraren demokrazia-maila aski eskasa.

Hala ere, problemaren muina ekonomian omen dago: eredu neoliberalak agintzen du, eta, ondorioz, elite ekonomikoaren interesak primatzen dira, hiritar xumeen kaltetan. Horrek gogor erasaten dio gehiengoaren ongizateari. Baina boteredunek ez daukate interes handirik benetako demokrazia ezartzeko.

Aditu batzuen ustez, herrialde hegemonikoen eta enpresa handien eragina gehiegizkoa da, ez dago eskubide sozialen kartarik, lan-eskubideak ez daude ongi erregulatuak, herrialde batzuetan langabezia-tasa ikaragarria, gazteen etorkizuna koloka, merkantzien Europan gaude, opor fiskalak (adibidez, EAEren kasuan) zigortu eta, paradoxikoki, paradisu fiskalak Europarren barnean, immigrazio-politika lotsagarria, gero eta arrazismo gehiago…

Ez genezake ahaztu zenbaterainoko krisian murgildurik bizi izan garen, eta biziko garen oraindik. Horrentzat errezetatu den erremedio bakarra murrizketa murrizketaren gainean izan da. Ez du beste alternatibarik proposatu. Ondorioak, hemen behintzat, beldurgarriak izan dira: jendeari inolako begiramenik gabe etxeak kendu, haur asko behar bezala elikatu ezinik, suizidioak, kaleko protesten ondorioz zigor gogorrak, hiritarrak zergaz begi bietaraino josi, askok eta askok kanpora alde egin behar…

Okerrena da ez dagoela proiekturik krisiari irtenbide egokia emateko, baizik eta lehengo egitura berberak kontserbatu nahi dira, nozitzen dugun eredu ekonomiko basatia txintik ere aldatu gabe. Beste Europa bat nahi dugu eta merezi dugu: ingurumenaren Europa jasangarria, eskubide sozialen Europa, kulturen Europa, hizkuntzen Europa, Merkel eta konpainiak azken hitza izango ez duten Europa, berdintasunaren Europa; iruzur fiskala, ustelkeria eta espekulazio finantzarioan ardazturiko ekonomia behingoz arbuiatuko dituen Europa, dirua lanpostuak sortzeko inbertituko duena eta ez gastu militarretarako hainbeste erabiliko duena…

Bai Horixe, DV:140522

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s