Misioa eta konfiantza

IGOKUNDEAREN FESTA, 140601, Mt 28,16-20

Ikusi zutenean, gurtu egin zuten; batzuk, ordea, zalantzan zeuden.

«Zoazte, bada, eta egin herri guztia nire ikasle, Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiaturik».

«Eta jakizue ni zuekin izango naizela, egunero, munduaren azkenera arte».

 ***************************************************************

 

MISIOA ETA KONFIANTZA
[ikuspegi transpertsonala eta ez-duala]

Testu honekin amaitzen da Mateoren ebanjelioa. Lehen komunitateetan oso garrantzizkoak ziren hiru gai jasotzen ditu: fedea Berpiztuarengan, misioa eta konfiantza osoa Jesusen presentzia etengabean. Komenta dezadan zerbait bakoitzari buruz:

  1. Batzuetan, agerraldien kontakizuna katekesian edo sermoietan nola azaltzen zen ikusita, ematen du lehen dizipulu haiek ez zutela izan inolako fede-problemarik. Aurkezpen horien arabera, heriotzaren aurretik ikusi zuten modu bertsuan ikusiko zuten berpiztua.  Baina ez zeukan horrela izaterik; badira, gainera, aurrean dugun honen moduan, hori ezkutatzen ez dabiltzan testuak. Fededuna ahuspez eta makurturik aurkezteaz batera —Jesus bere Jaun eta Jabetzat aitortzen duela—, ez du ezkutatzen «batzuek zalantzak zituztela».

Ez; lehen dizipuluek ez zuten izan ‘abantailarik’ gero etorriko zirenekiko. Ez batzuek eta ez besteek zezaketen atzeman berpiztuaren presentzia ‘haragizko begiez’ edo ‘buru-gogamenen begiez’. Ezinbestekoa da ‘espirituaren begiaz’ (edo ‘hirugarren begiaz’) begiratzen ikastea, eta hori posible da buru-gogamenak isilarazi eta Misterioa esperimentatzeko prest jartzen garen neurrian, gure izate propioaren barne muin intimo eta nonahikoa (omnipresentea) Bera.

  1. Misioak, kontakizun honetan azaltzen den eran, Jesus historikoari ez dagokion forma hartzen du. Hain zuzen, Jesusen igortzeko erak —ikus Mateok nola kontatzen duen—, oso bestelako ezaugarriak ditu: «Hasi  Jainkoaren erreinua hemen dela hots egiten. Gaixoak sendatu, hilak piztu, legendunak garbitu, deabruak jaurtiki» (Mt 10,7-8).

Zer gertatu da, bien (pasarte) artean horrelako aldeak egoteko? Erraza da esplikatzea: lehenengoak, batik bat, Jesusen esanahia jasotzen du —bizitza erraztu— eta, zuzen-zuzenean, bere zapore propioarekin azaltzen da; bigarrenak —ikusten den bezala, bataioaz Hirutasunaren izanean mintzatzen delarik—, dizipulu-komunitate aski garatuaren testuinguruan sortzen da; eta misioa, noski, klabe proselitistan ulertzen du, edozein talde erlijioso hasi berriren moduan.

  1. Eta ebanjelio osoko azken esaldia promesa, konfiantza iturria, da. Lehenengo komunitateek nahiko intentsitate handiz bizi izango zuten Jesusen presentzia. Markosen ebanjelioaren eranskina antzeko esaldiarekin amaitzen da: «Haiek alde guztietara irten ziren, berri ona zabaltzera, eta Jauna lagun zuten» (Mk 16,20).

Konfiantza, badakigu, batasunaren ziurtasunetik sortzen da: «Ni-zuekin». Horrela gertatzen da beti, baita haurrik txikienengan ere. Haurraren konfiantza psikologikoa, bere bizitza osoan zehar euskarri sendoa izango duen plataforma osatzen duena,  batez ere, amarekiko atxikimendu seguruan moldatuko da, hau da, ama eta haurrarentzat esanguratsuak diren beste figura batzuen artean harilkaturiko afektibitate-lokarrian (J. Rof Carballo).

Horren antzera, guztiarekiko batasun-bizipenean sustraitzen da konfiantza existentziala. Egoa, taldetik isolatu eta banandu sentitzen bada, bakardade, beldur eta antsietatera kondenatua dago. Engainu hori gainditzean, gure benetako identitatea atzematean, deskubrituko dugu har dezakegula atseden, konfiantza osoz, den (garen) hartan.

Gainera, badirudi ebanjelioaren egilea keinuka ari zaigula intentzio osoz eta zentzumenez beterik. «Ni zuekin» hori har dezakegu Jesusen izen propio bezala. Ikus Mateok ebanjelioaren lehen kapituluan aipatzen duen Isaiasen zita: «Emmanuel (Jainkoa gurekin) ipiniko diote izena» (Mt 1,23).

Hau da, Mateok honako inklusio hau egiten du: Jesus da Jainkoa-gurekin (Emmanuel). Horrela aurkezten zaigu eta horrela agurtzen da.

Izen egoki eta eder horrek, berriro ere, Misterioaren Batasuna, bere bi aldetatik —jainkotiarra eta gizatiarra, ikusezina eta bistakoa—, ez-bitasunean besarkaturik,  hautematera garamatza.

Jesusek bezalaxe, den guztiak aurpegi bikoitza du bere baitan: Kontzientzia (bat) bakarra manifestatzen den forma konkretua gara. Hori da konfiantza guztien iturria.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s