Begiradak aztertzen

 

Begirada batzuek beti jarraitzen dute samurrak eta gozoak izan izaten

Ados gaude: samurra eta maleziarik gabea izan ohi da haurraren begirada. Jakin-minez betea eta esperimentatzea xede duena. Begiak eskuen konplize dira haurrarengan. Begiez ikusten duen guztia ukitu nahi izaten du eskuez. Horrela lortzen du informazioa, hazten eta heltzen joateko.

Begirada furtiboak etorriko dira gero, 12-13 urte inguruan. Begirada furtiboek norabide eta destino bakarra izaten dute: mutila bazara, neskengana zuzenduak; neska bazara, mutilengana zuzenduak, salbuespenak salbuespen. Samurrak eta malezia handirik gabeak izaten jarraitzen dute. Bitoriano Gandiagak, Arantzazura joan aurretik, Sabinari begiratu zionean bezalakoak. Begirada batzuek beti jarraitzen dute samurrak izaten, Gandiagak meza berrikoan Sabinari bota ziona ere halaxe zen.

Beste batzuk gaiztotu egiten dira. Orduan, begiradak ez du ikusten inolako bertuterik, ez fisiko ez moralik, begia zuzendu dionarengan edo, ikusten badu ere, ez duela ikusten sinetsi nahiko du. Eta munduan diren akats guztiak erantsi eta bereak ere harengan proiektatuko ditu, inkontzienteki bada ere.

Baliteke alderantzizkoa gertatzea. Begirada batek ikus dezake beste begirada bat iristen zaiola bueltan, eta atsegin zaiola. Orduan, begirada atsegin hori igorri diona zetazko arropaz jantziko du, urrezko lepoko-katea eta zilarrezko belarritakoak ipiniko dizkio, munduko bertute guztiak berekin dituen errege edo erreginak ez du-eta gutxiagorik merezi. Barnean daraman ontasun guztia proiektatuko du harengan, inkontzienteki.

Lehen, esaten zen ‘begirada lizunak’ ere. Baina  horiek ez ziren existitzen, ez zen izaten apaizen kontua besterik. Ordea, existitzen ez zen gauza izateko, nola gaitzesten zutela, gero!, pulpitutik.

Begirada morbosoak. Auskalo zenbat klasetakoak diren! Dena den, morboa ez da nahastu behar emozio fuerteegiak deseatzearekin eta instintu basikoarekin. Horiek biak gure arrazoimenaren frakasoak dira. Morbositatea gaixotasuna da. Batez ere, krudelkeria eta biolentziarekin lotua dago morboa. Eta zinera eramaten dira. Orduan, fikzioaren bidez ematen zaie irtenbidea jarrera biolento askori.

Mila begirada diferente ikusiko ditugu: badira begirada morbosoak, badira hurkoaren ezbeharrak eta premiak ikusten ez dituztenak, badira kontzientzia kilikatzen duten gertaeren aurrean bestaldera begira geratzen direnak. Baina badira errukiz irribarre egiten duten begiradak, badira bihotza zabalduta begiratzen duten begiradak ere…

Bai Horixe, DV:140604

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s