Ez-separazioaren kontzientzia

HRT FST, 140615, Jn 3,16-18

Aldi hartan, esan zion Jesusek Nikodemori:

—Hainbeste maitatu zuen Jainkoak mundua, bere seme bakarra bidali zion, harengan sinesten duen inor hil ez dadin, baizik eta betiko bizia izan dezan.

Jainkoak ez baitzuen bere Semea bidali mundua kondenatzeko, haren bitartez salbatzeko baizik..

Harengan sinesten duena ez da kondenatuko; sinesten ez duena jada kondenaturik dago, ez du sinetsi-eta Jainkoaren Seme bakarraren izenean.

 *************************************

JAINKOREN SEME BAKARRA GARA

Betikoa da: hizkuntza erlijiosoak bakar-bakarrik du zentzua erlijio hori konpartitzen dutenentzat. ‘Hizkuntza partikularra’ baita, bere klabe partikularrekin.

Horregatik, hitzez hitz hartzen denean, soilik atzemango dute kredo hori konpartitzen duten pertsonek eta, gainera, testua eskribitu zen garaiko kontzientzia-maila berean aurkitzen badira.

Hori da gerta dakigukeena testu hau irakurtzean. Ez du zalantzan ipintzen Jainkoa izaki separatua dela, eta gizadiarentzat maitasun gisa aurkeztu nahi du. Eta hau da maitasun horren ‘froga’: bere Semea eskaini eta bidali digu.

Kontzientziaren maila mitikoan eta perspektiba dualean (mentala, teista) dagoen pertsona kristau batek irakurtzen badu, testuak ez dauka inolako zailtasunik, klabe horietan baitago, hain zuzen, eskribitua.

Estadio horretan dagoen kristauarentzat oso kontu erraza, sineste jakin batekiko atxikimendu mentala: Jainkoak bere Semea bidali du gu salbatzera, eta hori da Jainkoak digun maitasunaren frogarik handiena.

Irakurlearen perspektiba —estadio mitikoa gainditu edo perspektiban ez-dualean mugitzen hasi delako— aldatzen den momentutik, ordea, berehala sortzen dira zailtasunak. Aldatu egin baitira irakurketa-klabeak eta, horiekin batera, erabili diren irudiak ere bai.

 Horrez gain, testura inguratzen bada pertsona ez-erlijioso bat, ez du sintoniarik lortuko, bere ‘hizkuntza partikular’ propioa egundoko oztopoa izango delako.

Hori dela eta, kontu handia, bikoitza, beharko da ‘itzulpenean’: batetik, hizkuntza ’unibertsala’ erabili beharko da, non denak errekonozituko diren; bestetik, literaltasuna gainditu egin beharko da, eta perspektiba ez-dualetik hautematen den edukia zehatu.

‘Jainko’ terminoak denaren Misterioari egiten badio erreferentzia, bere ‘Semea’ da, azkar esanda, hautematen dugun guztia. Kristau-tradizioak Nazareteko Jesusengan pertsonalizatu du. Baina, ez-dualtasunetik, Jesus hauxe da: guztiok garenaren espresioa.

Gu salbatzearren bere Semea ‘Bidaltzen’ duen Jainkoaz mintzatzea eta hori guganako maitasunaren froga moduan aurkeztea… horrek gure giza moldearen proiekzioa izateko  itxura guztiak dauka. Baina, hala eta guztiz ere, intuizioa zuzena da: Denaren Misterioa etengabe ari gara jasotzen, manifestatzen den guztiaren hedapenean. Horregatik, edozein pertsonarengan, edozein objektutan, zirkunstantzia orotan, ikus dezakegu bere ‘aurpegia’. Eta, gure buruak errealtzat hartzen dituen ‘peripezia’ existentzialak baino harago, gainezka egiten duen maitasuna da Misterio hori.

Zeren maitasunak ez du zerikusirik emozionalarekin; ezta, are gutxiago, egoaren dena bereganatzeko grina karakteristikoekin ere.

Denarekiko ez-separazioaren kontzientzia garbia da maitasuna. Horregatik, hau da lehenengo konstatazioa: ez da ezer existitzen beste ezertatik separatua; dena uztarturik dago modurik miresgarrienean, hau da, dena maitasuna da. Gertatzen den guztiaren gainetik, egoen sentiera baino harago, denak sare bakar bat osatzen du, eta ez gintezke inoiz separa sare horretatik.

Agian, gertaera horrek bultzatu ditu erlijioak lehenengo mandamendu gisa hau aldarrikatzera: «Jainkoa maitatu gauza guztien gainetik». Jainko jeloskor baten exijentzi irudi zekigukeena, perspektiba aldaketarekin jakinduria-adierazpen moduan hautematen dugu: Jainkoa gauza guztiek gainetik maitatzeak esan nahi du den guztiaren batasuna aitortzea eta horrekin koherentzian bizi izatea.

Hori hautematen duena ‘salbaturik’ dago. Hautematen ez duena —dio testuak— ‘kondenaturik dago’. Baina ez Jesus pertsonarenganako atxikimendu mentalik ez duelako —irakurketa mitikoak ulertzen zuen moduan, ezen kondenatzen zituen “benetako fedea” , mentalki, profesatzen ez zutenak—, baizik eta irla txiki separatuak garelako uste okerrean irauten duelako, eta gure azken identitatea ego txiki horrek osatzen duela pentsatzen duelako.

 ‘Jainkoaren Seme bakarrarengan’ sinestea da gure bihotza eta begirada, dena Bat dela aitortzeko, irekitzea: denok —dena— gara Jainkoaren Seme bakarra, hainbeste forma aldakorren artean Misterioak hartzen duen espresioa.

www.enriquemartinezlozano.com
rufino iraola garmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa, General Castellano y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s