Goizero irakurtzeko

  1. NAIZ

Lehena deitoratzen nuen, eta lantuan nenbilen. Geroaren beldur nintzen, eta lantuan nenbilen. Jaunaren ahotsa entzun nuen, bat-batean: NAIZ DA NIRE IZENA.

Geldiune bat egin zuen. Ni isilik. Hark jarraitu:

Iraganean zaudenean, zure errore eta saminekin, zaila da. Ni ez nago han. Nire izena ez da IZAN NINTZEN.

Geroan bizi zarenean, zure errore eta beldurrekin, zaila da. Ni ez nago han. Nire izena ez da IZANGO NAIZ.

Momentu honetan bizi zarenean, ez da zaila. Ni hemen nago. Nire izena NAIZ da.

Dena ondo dago.

Nehork eni galde balekit:

—Zoin da zure bizian iragan duzun mementurik gozoena, ederrena, onena, atseginena, aberatsena…?

—Hauxe —erantzunen nioke.

Jainkoaren, Misterioaren, Denaren, … beste izen bat PRESENTEA da.

2. DATORRENA ONARTU

 Benetako trebetasunaren oinarria:  Datorrenari, utzi etortzen; gelditzen denari, utzi egoten; doanari, utzi joaten.

Isilik egon, eta IZATEA adoratu.

Hori da munduaren bistan ganoraz bizitzeko funtsa.

Bizitza osoko jardueran guztietan zehar oroi zaitez zu IZAN zarela.

Zoriontsu bizitzeko modu bakarra da: datorkizuna datorkizula, onartu; eta etortzen ez dena ez dakizula axola izan.

RECORDATORIOS-en oinarritua (EML) 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s