Ogi zerutik etorria

CORPUS CHRISTI, 140622, Jn  6,51-58

 «Ogi zerutik etorria: ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du»

«NIre haragia jaten duena eta nire odola edan, nigan dago eta ni harengan»

 ***********************************************************

 JAINKOA ‘GU’ DA

 Zehatz esanda, gaur irakurtzen ari garen esaldiak beranduko erredaktatzaile batenak direla dirudi; hain zuzen, horrek aldatuko zuen ‘ogi’ (janari) hitzaren jatorrizko esanahia. 26-51b bertsetetan, Jesusen irakasbideari buruz ari da, eta fedearen bidez onetsi behar da. 51c-58 bertsetetan, ordea, Jesusen ‘haragia’ eta ‘odolari’ buruz dihardu, ‘jan’ (termino greziarra ere orain ezberdina da: ‘mastekatu’) eta ‘edan’. Bestalde, testuak aurreko diskurtsoko motiboak eta terminologia errepikatzen ditu. Esan liteke, beraz, geroagoko glosatzaile batek egindako eranskina dela, aurretik datorrenaren gehigarri moduan. Arrazoia izango zen, ikusten denez, tradizio eukaristikoa tartekatzeko interesa, glosatzailearen interesa, ez baitzuen ikusten horrelakorik Joanen komunitatearen ebanjelioan. Eta hori eransteko markorik egokiena, dirudienez, ‘ogiaren’ gaineko diskurtsoak eskaintzen zion.

Eranskin horrek, argi eta garbi, joera sakramentalista islatzen du, II. mendeko izkribu kristauek islatzen zutenaren antzekoa (esate baterako, Antiokiako Ignazioren gutunak eta Justinoren izkribuak): ospakizun-dimentsioaren gainetik, eukaristia-elementuak, ogia (haragia)  eta ardoa (odola), azpimarratzen dira, bizi- eta hilezkortasun-medizina gisa (Antiokiako Ignazio, Gutunak efesotarrei 20,2). Segur aski, glosatzaileak pentsatu zuen aurreko diskurtsoak sakramentu-konkrezioa behar zuela.

            Baina hori ondo datorkigu, bi gauza azpimarratzeko:

  • Badakigu laugarren ebanjelioko hizkuntza ez dela Galileako judutarrak erabiliko zukeena. Ez hori bakarrik: bere ezpainetan ipintzen diren baieztapen asko Jesusek ez zituen sekula ere esan. Horrek ez du esan nahi erredaktatzaileek inor engainatu nahi zutenik, baizik eta beren ohitura eskrituristikoak ezberdinak zirela, eta oso ondo datorkigu gogoratzea, hainbat eta hainbat gauza, literalismo ezjakinaren erruz absolutu bihurtu zirenak —zenbait kasutan fanatismo-iturri izateraino—, erlatibizatzeko
  • Jesusen dizipuluak eta, zehazki, ebanjelioen erredaktatzaileak —Joanen kasuan, garbi ikusten dira garai diferenteetako esku ezberdinak— inolako loturarik gabe, libre sentitu ziren mezu originala beren komunitateen egoeraren arabera ‘itzultzeko’.

Badirudi gonbita, beste behin gehiago, edozein eratako literalismoa gaintzea dela, barrena irakurketa ‘sakonenari’ irekirik, kontzientzia-mailak uzten digun neurrian.   

Aurrean dugun testu honetan, ‘haragia jan’ eta ‘odola edan’ esaldiek adierazten dutena hau da: ‘hura nigan bizi eta ni harengan’. Eta, ziurrenik, erredaktatzaile askoren artean landuriko diskurtso osoaren edukia laburbil liteke hitz hauetan: «Bizi den Aitak bidali nau eta Aitaren bidez bizi naiz; era berean, jaten nauena nire bidez biziko da».

Berriz ere, Batasunik sakon eta gorenean kokatzen gara. Gu guztion baitan —darabiltzagun irudien gainetik, eukaristiaren sinbolismoa barne— Bizi bera eta bakarra ari da bizitzen.

Horretaz jabetzen eta kontzientzia hartzen —ulermenean hazten— goazen heinean, egoarekin identifikatzeari utziko diogu, eta hortik jalgitzen diren argi eta maitasunean biziko gara. Daukagun ‘egoaren’ forma konkretuan espresatzen den Bizia gara: Jainkoa gizaki forman biziz. Horregatik, ‘ni Jainkoa naiz’ esatea egokia ez bada ere —egoaren joera bereganatzailea dela bide, eta esaldi horren subjektua, inolaz ere, ni indibiduala ez delako—, txit onargarria izan liteke mistikoek adierazten zuten espresio hau: ‘Jainkoa ni da’.

«Zu [gizakia] ez dena zara. Ni [Jainkoa] naizena naiz»; «nire nia Jainkoa da: ez dut ezagutzen Jainkoa ez den nire beste identitaterik» (Genovako santa Katalina). «Nire funtsezko izatean, Ni, nire izaeraz, Jainkoa naiz» (Jan van Ruysbroneck). «Ikusi! Jainkoa naiz! Ikusi! Gauza guztietan nago. Ikusi! Gauza guztiak egiten ditut» (Norwich-eko Juliana).

www.enriquemartinezlozano.com
rufino iraola garmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s