Udan sartzera goaz

Ez dago eguraldi txar eta eguraldi onik. Eguzkia bezain beharrezkoa da euria

Jarrera kontua da. Jarrera baten arabera, beti ondo gaude; bestearen arabera, beti gaizki. Ez dago eguraldi txar eta eguraldi onik. Eguzkia bezain beharrezkoa da euria. Ez dakit zergatik identifikatzen dugun eguraldi ‘ona’ (eguzki, oskarbi…) umorearekin, eta eguraldi ‘txarra’ (euri, elur, haize…) tristura edo beldurrarekin. Berez, egunero eguraldi ona egiten du. Udan sartzera goaz. Gure kulturaren arabera udaberria eta uda dira edertasunaren ereduak. Baina udazkenak eta neguak ere badute beren xarma, bai horixe! Negua ere ederra da beheko suaren ondoan, atarian erauntsia ari duenean. Negurik gabe ez dago udarik. Onartuko didazue betiko topikoaz baliatzea: txanponak bi alde ditu, alafede txanpona bakarra da.

Ez dakit zergatik eta nork sartu digun hezur-mamietaraino artzain negartiaren kultura.   Inoiz aipatu dugunez, gure artzaina negarrez egoten zen, eguraldi ona egiten zuenean, ondoren txarra zetorrela pentsaturik. Eta alderantziz, barre-algaraz ez zen isiltzen, zoroaren moduan, eguraldi txarra egiten zuenean, gero ona zetorrelako. Kultura horretan murgildurik gaude, inoiz gustura bizi gabe, beti gaizki, beti ondo egon beharrean. Alienaturik, benetako eta egiazko kulturan txertaturik bizi ordez. Badira, alabaina, artzain negartia ez bezala, «dena ondo dago» dioten maisu handiak. Haiek beharko genituzke eredu.

Beti ongi egoteko: «datorrenari, utzi etortzen; doanari, utzi joaten; gelditzen denari, utzi egoten» (Papajiren testu batean oinarritua). Ez egin negarrik. Lainoak datozenean, utzi etortzen; haizea denean, utzi zure gelako leihoan “kax-kax” egiten; elurra denean, utzi maluta zuriak atarian, zuri-zuri, pausatzen; eguzkia denean, utzi maiteari bere gorputza biluzten…

Artzain negartia, maite zaitut, baina gure anaia zenak zioen eran, ez begiratu atzo zer eguraldi egin zuen edo bihar zer eguraldi egingo duen. Aski dugu gaurkoarekin. Eta entzun H. Mallicoat-en testu polit hau (euskaratua eta moldatua): «Lehena deitoratzen nuen, eta lantuan nenbilen. Geroaren beldur nintzen, eta lantuan nenbilen. Eta Jaunaren ahotsa entzun nuen, bat-batean: Naiz da nire izena. Geldiune bat egin zuen. Ni isilik. Hark jarraitu: Iraganean zaudenean, zure errore eta saminekin, zaila da. Ni ez nago han. Nire izena ez da Izan nintzen. Geroan bizi zarenean, zure errore eta beldurrekin, zaila da. Ni ez nago han. Nire izena ez da Izango naiz. Momentu honetan bizi zarenean, ez da zaila. Ni hemen nago. Nire izena Naiz da».

Bai Horixe, DV: 140619

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s