GAIZKI ESAKA

Argi dago; errazago da inorengatik gaizki hitz egitea, ondo esatea baino. Ez dakit seguru, ordea, edota den ondo hitz egin dezaten meriturik ez dugulako ala batzuen joera, beti, inoren gauza negatiboak azpimarratzea delako. Izan daiteke bien arteko konbinazioa ere. Dena dela, egun batean apuntatu (egun horretan) norbaitengatik gaizki zenbat entzun duzuen edo esan duzuen. Egunaren amaieran, sorpresa eta harridura ez dira txikiak izango.

Era berean, ariketa polita da, kasu batzuetan, zenbait gordetzen den aztertzea ere. Basarri bertsolariak behin baino gehiagotan esan izan zuen bertsolari zaharrek pena ematen ziotela, elkarren trapu zikinak publikoan astintzen ikusita. Arrazoi zuen, baina gehiegiko gorde beharrak ere, alor guztietan ere, zer pentsatua ematen du askotan. ‘Partida bikoizdun’ kontabilitateak bakarrik funtzionatzen du gure artean, eta sarritan gertatzen da batengatik gaizki hitz egitea, beste norbait defenditzearren.

Beste batzuetan, aldiz, nahastu egiten dira gaizki esaka jardutea eta kritika. Kritika esaten dutenean, zerbait positiboa aipatzen ari balira bezalako aurpegia ipintzen dute, eta aurpegi horrek adierazten duena ez da graziarik gabeko ironia merkea besterik. «Kritika konstruktiboa egiten ari nauk, gizona! Zein eraman eskasekoak zareten!», esango dizute, ofendituta, burura etortzen zaien guztia botatzeko eskubide osoa balute bezala.

Horrelako zerbait gertatzen ari da, momentu honetan, Pablo Iglesias eta ‘Podemos’ekin. Kasta politiko eta ekonomikoa egundokoak eta bi botatzen ari da lider horren eta gidatzen duen alderdiaren aurka. Badirudi botere guztiak ados jarri direla mutila politikoki “asasinatzeko”, 1.200.000 boto atera izanaren delitu larriarengatik. Agintearen aldetik horrelako jarrera ikusita, horrek garbi eta argi adierazten du demokrazia formal honen kalitate eskasa, batez ere etikari dagokionez, eta, aldi berean, begi-bistan ipintzen digu agintean dauden tipo askoren jite morala nolakoa den.

Azkenik, gaizki hitz egitea eta sufrimendua uztartuko nituzke. Beti ez da gaizki hitz egiten prentsan, lider handien kontra. Gure kaleetako eta tabernetako hormetan pintada eta pankarta iraingarri asko ikusi dugu, jende xumearen edo oso goi mailakoak ez direnen kontra. Hain zuzen, horiei buruz ari naiz, eta oso gertuko adibideak ipin ditzaket… Hori tortura psikologiko handia izan liteke, bai norberarentzat eta bai familiarentzat, nahiz eta gauzak erlatibizatzeak asko arin lezakeen; horrela salbatzen gara.

Bai Horixe, DV: 140626

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s