Ez dago adinik

Ordizian izan naiz. Ilusioa egiten dit azoka eta elizara jaoteak: ia-ia gazteena izaten naiz, kronologikoki. Ordiziako azokan, garai batean oilo zaharrak baino jubilatu gehiago egoten da orain, eta ni horien artean.

Gaztetako lagun zahar batekin egin dut topo. «Ondo esan beharko» esan dit. Ama omen darabilte makal antzean; ezer graberik ez baina ‘zahartrosisek’ jota puntu askotan. Eskuineko belauna, endemas ere. Soluzioa nahi eta medikuek, berriz, adin horrekin (88 urte) ez duela merezi protesi eta horrelako kontuekin hasteak.

Merkatu-plazaren ondo-ondoan, pastel-denda gozo-gozoa dago Ordizian. Hara joan naiz lagun zaharra agurtu ostean. Han neukan zita beste lagun batekin. Ikusi gabe pasatu naiz ondotik.

—Nora hoa, hi?

—Hori esan! Izan ere, gaztetako lagun zahar batekin egon nauk, eta kontatu didanari bueltan ematen ari nindoan.

—Larria izango ahal duk!

—Ez zekiat. 88 urteko amona bati ez omen ziotek belaunean protesia ipini nahi.

—Tristura-eguna diagu gaurkoa, orduan. Herriko gizaseme gazte batekin egin diat topo. 98 urte aitona Egunezko Zentrora eramatera zihoan. Ba al dakit oraindik urte asko ez dela gizon gazte horri 3 urteko alaba hil zitzaiola? Bizitza honek ez dit zentzurik, injustua duk, ikusi besterik ez zagok!

—Nondik begiratzen dioan.

—Nonahitik begiratuta ere…

—Urteei begiratzen badiek bai. Urteen gainetik zagok bizia. Hilabeterako jaio den erlearen biziak eta laurehun urte bizi den dortokaren biziak zentzu bera zeukatek. Bizia eta denboraren linealtasuna ez dituk gauza bera. Biziari ere ‘beroarena’ kendu behar zaiok. Kasu honetan, beroarena kentzea duk ‘iraganaz’ eta ‘geroaz’ ahanztea. Horiek ez ditut existitzen. Orduan, Presente Hutsarekin geratzen gaituk. Eta Presente Hutsaren aurrean, mundua aldatu egiten duk. Medikuek ere ez zekitek nola jokatu. Kalitatea izan beharrean irizpide bakarra, denbora sartzen ditek, eta hor galtzek ditut. Presente Hutsarentzat, berdin duk 30 egun baino biziko ez den izakia eta 400 urte biziko dena. Ikuspegi honetatik bizia ez duk sartzen ‘luze’/‘labur’ kontzeptuan. Ez zagok adinik. Eta 30 urte neska gazteak bularretik operatzeko daukan eskubide bera zeukak 88 urteko amonak belaunetik operatzeko, eta hiru urteko haurra hiltzea bezain logikoa duk 98 urteko aitona bizitzea, bakoitza bere Presente Hutsarekin. “Gehiago” ala “gutxiago” bizitzea ez duk denbora-kontua, ez duk kontua.

—Niregatik lasai, e! Ez zioat inori esango.

Bai Horixe, DV: 140703

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s