Esker-ona

14. igandea, denbora arrunta, 140706, Mt 11,25-30

Eskerrak ematen dizkizut, Aita, zeru-lurretako Jauna, jakintsu eta adituei gauza hauek ezkutatu eta jende xumeari jakinarazi dizkiozulako.

Aitak eman dit den-dena, eta Aitak baino ez du ezagutzen Semea, eta Semeak bakarrik ezagutzen du Aita eta Semeak azaldu nahi dion hark.

Zatozte nigana nekaturik eta itota zabiltzatenok eta nik lasaituko zaituztet.

Hartu lepo gainean nire uztarria (…). Zeren nire uztarria jasangarri baita eta nire zama arina.

 

**************************************************

 DOHAINTASUNA

 Nazareteko Maisuaren jarrera eta sentimenduak espresatzen dituzten zenbait esaera batzen ditu hemen Mateok. Eta guk ere, geure burua, hortxe islaturik ikusten dugu, barrengo egiarik sakonenari irekitzen gatzaizkion neurrian: esker-ona, Aitarekiko  edo den guztiaren Fondoarekiko ez-separazioa, gaizki pasatzen ari direnenganako hurbiltasun amultsua, otzantasun eta apaltasunean irauteko gonbita, eta atsedena dakarren mezuaren eskaintza…  Lehenengotik hasiko naiz.

Badirudi Jesusen erreietan borborka sortzen dela esker-ona. Eta ez da harritzekoa, baldin eta kontuan hartzen badugu —errukiarekin batera— dohaintasuna dela bere mezu osoaren bizkarrezurra. Eta ezinezkoa da dohaintasuna esperimentatzea esker-ona jalgi gabe.

Ohartzen garenean, gainazalean ager daitezkeen formen azpian, dena Grazia dela, objekturik gabeko esker-on iraunkor eta sakona jaioko da.

Baina ezinbestekoa da baldintza bat: geure burua Biziaren korrontearekin lerrokaturik esperimentatu, non errekonozitzen dugun gure benetako identitatea. Egoa ez da inoiz esker onekoa, momentu jakin batzuetan izan ezik, hau da, formak bere desiretara moldatzen direnean. Baina Kontzientzian —gertatzen den guztiaren fondo ekuanimea— geure burua errekonozitzean, hauxe deskubritzen ari gara: gure identitate sakonaren beste izenetako bat da Esker-ona.

Formen munduan, gertatzen den oro, bitarikoa da, kontrasteen mundua baita. Bistako guztia polaritate multzoa da, non ezer ez den agertzen bere kontrarioarekin uztarturik ez badago. Horregatik, polo horietako bakarra oratu nahi izatea, txapon batek alderdi bakarra nahi izatea bezain ezinezkoa da. Beraz, plazeraren bila jotzea, oinazeari deitzea da; bakea nahi izatea, kezka sortzea… eta horrela, etengabe.

 Hala eta guztiz, gertatzen denaren Kontzientziak, Ekuanimitate batean jazotzen denarenbi poloak besarkatzen ditu; ekuanimitate horrek ez du kontrariorik, zeren ez dago kokaturik formen munduan, baizik eta Ez-dualtasunean.

Ekuanimitate hori bizi daiteke plazerarekin eta oinazearekin, bakearekin eta kezkarekin…, baldin eta finkatzen bagara, ez “gertatzen den hartan” —beti polarra eta ez-iraunkorra—, baizik eta “gertatzen denaren kontzientzian” —beti ekuanimea eta egonkorra—.

Kontzientzian geure burua errekonozitzea eta Biziarekin lerrokaturik esperimentatzea gauza bera da, benetan garen hura beti salbu dagoelako ziurtasunarekin.

Kontzientzia, beste gauza batzuen artean, esker-ona da. Eta esker-onak, zirkulu birtuoso batean bezala, kontzientzian finkatzea eta iraun dezagun errazten du, dinamismo laguntzaile indartsu baten jabe egiten gaituelako, aspaldiko ipuin batean azaltzen den eran; oraintxe kontatuko dut funtsezkoena

Behin batean, Satanasek esposizio batean ipini zituen gizakia engainatzeko erabiltzen zituen erreminta guztiak, eta horrela ilunpetan eta sufrimenduan eduki.

Handik urrun bizi ez zen ermitau zahar batek bertara inguratzea erabaki zuen, gaizkiaren trikimailuak ezagutzeko. Erakustokira sartu orduko, gauza batek eman zion atentzioa: horma askotan erreminta diaboliko anitz zeuden, eta hormarik handienean, berriz, bakarra, erraz asko, logikoa denez, nabarmentzen zela. Harriturik, ermitaua hurbilagotu zen, eta armaren izen hau irakurri ahal izan zuen: ETSIMENDUA.

Are harrituago, hurbiltzen zaio Satanasi berari eta galdetzen dio: «Hain ahaltsua al da etsimendua?». Eta deabruak erantzun: «Horixe da nire armarik efikazena: pertsona bat desanimatzea lortzen baduzu, nahi duzun tokira eramango duzu».

Hortik aurrera, agurea ez zen gelditu etsimenduarentzat erremedioa aurkitu arte. Eta, saiatuaren poderioz, nahiz eta hasieran Satanasek ukatu, honek, azkenean, esan zion: «antidoto bakarra dago etsimenduaren aurka: esker-ona. Esker-ona bizi duena inoiz ez da desanimatuko».

Moraleja: kontuan hartzen badugu etsimendu (adore falta) eta desanimua (animurik eza) pertsonaren espiritua galdetzea dela, erraz ulertuko dugu zergatik eragiten dituen hain ondorio kaltegarriak. Eta ohartzen bagara esker-ona Biziarekiko konexiotik sortzen dela, begi-bistakoa da esker-ona momentu guztietan adore eta hats ematen ari zaigula.

                        www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraola garmendiaren itzulpen librea.

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s