Lur ona gara

XV. Igandea, Denbora Arrunta, 140713, Mt: 13,1-23

 Hazi-ereilearen parabola: «Gainerakoa lur onean erori zen eta alea eman zuen: batzuek, ehunka; besteek, hirurogei; beste batzuek, hogeita hamar. Belarririk duenak entzun dezala».

 ***********************************************

       IKUSMENAREN BAITAN DAGO BOZKARIOA

 «Zorionekoak zuen begiak, ikusten dutelako». Hain zuzen, zorionaren etorkizuna ikusmenean dago, eta argia du lagun.

Tristura, animorik eza, esperantza falta… nahasmenduarekin sozio dabiltza beti eta ezjakintasunetik jaiotzen dira.

Ezjakintasuna da ez garena garela pentsarazten diguna: edozein objekturekin identifikatzen gaitu (gorputza, pentsamenduak, sentimenduak, irudia, zirkunstantziak…) eta, momentu horretan, sufrimenduaren hazia ereiten du.

Horregatik, zoriona ez dago “eduki” dezakegun hartan —objektuz leporaino bete arren—, baizik eta ikusteko gaitasuna garatzea da kontua.

Eta zer da ikusi beharreko hori? Ez dauka zerikusirik pentsamendu, ideia eta irudipenekin: horietako ezer ez da ikustea. Gure uste edo irudipenak bihur litezke, maiz asko, ikusteko posibilitatera irekirik egotea oztopatzen digun filtro beltz eta ilun.

Gauza bakarra da ikusi behar duguna: nor garen. Eta badugu pista bat: zoriona esperimentatu ez baldin badugu, ez dugu ikusi.

Zoriona —bozkarioa, gozamena— gure begiek eta gure bihotzak ikusten dute, identifikazio faltsuak utzirik, gure benetako identitatea deskubritzen dugunean.

Jesusen parabola parafraseatuz, gure identitatea lur on hori da, egiazkoa eta emankorra, eta ezinezkoa da hor fruiturik ez sortzea, ugari sortu ere eta berez.

Gure drama badakizue noiz gertatzen den? Beste “lur” horietan galdurik geratzen garenean: harri eta sasiz jositako lurrak, lur idor eta galtzuak.

Gertatzen dena da, tamalez, lur horietan denbora gehiago emanez hazi garela, beste lur on eta sakon hartatik urrundurik. Horrek eragin digu, beste gauza batzuen artean, gure begirada, ikusten zuenarekin konformatzeraino, uzkurtu eta hertsitzea.

Baina zorionak ate-joka jarraitzen duenez, noiznahi ekin ahal izango diogu bideari, zinez eta benetan nor garen, Beti Bozkario Dena, ikusi ahal izan dezagun.

                 www.enriquemartinezlozano.com
rufino iraola garmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s