Norbere itzalak onartu eta hazi

XVI. igandea, denbora arrunta, 140720, Mt 13,24-43

 «Gari artean iraka erein eta alde egin zuen… Utzi elkarrekin hazten ebakitzeko garaia iritsi arte…  ».

 ******************************************************

 IRAKA ONARTZEAK GIZAKIAGO EGITEN GAITU

Nortasun fanatikoak zeharo zatiturik eta bitan banatua ikusten du errealitatea: dena zuri ala beltz, egiazko ala faltsu, on ala txar, ‘gari ala iraka‘; fanatikoarentzat ez dago beste tonalitaterik. Horregatik, epaile zorrotz bihurtzen da, ‘salbatzeko‘ edo ‘kondenatzeko‘

Badakigu zorroztasun eta eramankortasun eskas horren azpian ezkutatzen dena zer den: egundoko desegurtasun mehatxatzailea, nahiz eta maiz asko norbera, edo protagonista bera, ohartzen ez den. Hain zuzen, setioan eustea da fanatismoaren xedea, kostu izugarriaren truke bada ere, daukan desgaste eta sufrimenduagatik.

Intolerantzia —esaten zigun Andrei Sájarov fisiko errusiarrak—  «ez da arrazoirik ez izatearen angustia baizik». Ezinezko bihurtzen ditu atsedena eta bakea, errealitatea den bezala  onartzen ez duelako.

 

Antzeko zerbait gertatzen da jokaera fundamentalistekin: beren uste eta iritziak egiarekin identifikatzean, eta segurtasun psikologikoa euskarri horren gainean eraikirik, ez zaie gelditzen beren buruak ezarri duen ‘ordena’ zalantzan ipin dezakeen guztia, gogor eta tinko, kondenatzea beste erremediorik (eta, erlijioaren kasuan, autoritate jainkotiarra ‘testigutzat’ ipinirik saiatuko dira justifikatzen).

Hemen elkartzen dira profil mentalki autoritario horiek guztiak: nahi ezta ere, fanatismoaren hazia ereiten ari dira, eta beti ematen du ernamuina, gehiagotasun moralean sinetsi eta jarrera hori onartzen dugunean.

Tragedia ezkutatzen ez duen umorearen bidez, Osmos Oz israeldar idazleak honako hau esaten du: «Fanatismoaren funtsa da besteak aldarazi nahia. Beren bizitza egiten bakean utzi beharrean, fanatikoak egundoko joera du bizilaguna hobetzeko, emaztearen akatsak zuzentzeko, semea ingeniari egiteko edo anaia bide zuzenean ipintzeko. Fanatikoa eskuzabala da. Fanatikoa altruista da Sarri askotan, bere buruarengan baino gehiago pentsatzen du besteengan. Zure arima salbatu nahi du, zu erredimitu. Bekatutik, erroretik, tabakoa erretzetik libratu. Zure fede edo fede-ezetik askatu. Zure elikatzeko ohiturak hobetu, edan edo botorik eman ez dezazun lortu. Fanatikoak duena eta gehiago ematen du bestearen alde. Bietatik bat: edo besoez lepotik heltzen digu, benetan maite gaituelako, edo jugularrera botatzen digu atzaparra, erredimitu ezinak garelako. Nolanahi ere, topografikoki, besoez lepotik heltzea eta atzaparrak jugularrera botatzea antzeko jestuak dira.  Aldez edo moldez, fanatikoa interesatuago dago inoren ‘onean’ berearenean baino, arrazoi sinple honengatik: oso nor-izate eskasekoa da edo ez dauka inolako nor-izaterik»(A. OZ, Contra el fanatismo, Debolsillo, Barcelona 2005, pp.28-29).

Tragedia honela formula daiteke:  garia eta iraka ez dira lur ezberdinetan sortzen, ezta pertsona bi talde diferenteetan banatu ere: onak eta gaiztoak, fundamentalismoak sinetsarazi nahi digun eran. Garia eta iraka elkarrekin bizi dira gizaki bakoitzaren bihotzean.

Are gehiago: itzalaren funtzionamendua ezagutu ahala, ohartzen gara, hain zuzen ere, gehien aztoratu eta erretzen gaituen hura —jakina hurkoarengan islatua— geure baitan daukagula. Lagun hurkoarengan gehien gorrotatzen dugun ‘iraka’ huraxe da geure barnean, tokirik ezkutuenean, gorderik dagoena.

Horregatik, jokabide azkarra eta jakintsua da ‘elkarrrekin hazten uztea‘. Horixe da, hain zuzen, gure itzal propioarekin egin behar duguna: onartu, besarkatu, geurea dela aitortzeko —horrekin, besteengan proiektatzeari uztean, haiek epaitzeko joerari uko egiten ari gara—, itzal horretara murriztu gabe, noski. Lan horri ekiten dionarentzat sari handia dago: integrazio eta apaltasunean oparo haztea.  Paradoxikoki,  ‘iraka’ onartzeak humanizatu egin gaitu, egoaren idulkitik jaitsarazi,  fanatismoak bultzatzen dituen ideia batzuk (exijentzia, perfekzionismoa, gehiago izatearen ustea…) baztertu eta gure egia osora hurbilaraziz.

www.enriquemartinezlozano.com
rufino iraola garmendiaren itzulpen librea.

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s