Fanatismoaren aiekak

Fanatikoak berehala hartuko du epaile-papera, eta begiramenik gabe kondenatuko jendea

Ohartze ezaren produktua da fanatismoa. Fanatikoa ez da kontziente bere fanatismoaz.  Ezjakintasun-mota bat da. Ignorantzia-molde baten habian sorturiko txoria. Aditu askoren ustez, horren azpian dagoena da segurtasun falta edo, beste modu batean esanda, bere sineste eta uste mentalekin osaturiko eskemak eta ‘corpusa’ apurtu eta heldulekurik gabe geratzeko beldurra. Esperientzia berriekiko izu-ikara nabari du fanatikoak. Horiek dira fundamentalismo guztien sustraiak.

Fanatikoarentzat ez dago tarteko tonalitaterik: dena beltz ala zuri; berea egiazko, besterena gezur; berea on, besterena txar; berea eder, besterena itsusi. Fanatikoak berehala hartuko du epaile-papera eta inolako begiramenik gabe kondenatuko jendea, eta berak esango du ‘salbatzeko’ zer egin behar den ere. Beraz, intolerantziaz josita dago alde guztietatik, baita bere buruarentzat ere, nahiz eta, sarri asko, badakien moral bikoitza praktikatzen.

«Intolerantzia —esaten omen zuen Andrei Sájarov fisiko errusiarrak— ez da arrazoirik ez izatearen angustia baino». Arrazoirik ez duenak hortzak estutzen ditu, bestea gezurretan ariko balitz bezala. Lepoko zainak erakusten ditu, eten beharrean. Garrasi egiten du, besteak ikaratzeko, eta bera dago hezurretaraino beldurra sartuta. Arrazoirik ez duenak egurra astintzen du. Arrazoiaren indarrik ez duenak —“iraultzaile garaian” esaten genuen eran— indarraren arrazoia erabiltzen du.

Harrigarria iruditzen zait, eta, era berean, susmagarria ere bai: fanatikoak, beti, besteari eskatzen dio aldatzeko. Besteak dauzka zuzendu beharreko akats guztiak, bera perfektua balitz bezala. Beti besteak hobetu behar du. Hori, kanpora begira. Baina etxerako ere baditu problemak pertsona ‘intransigenteak’: emazteak egiten dituen gauza asko gaizki irudituko zaizkio; adibidez, ondo jan nahiko du, baina poltsa gutxi zimurtuta.

Oso ‘eskuzabala’ eta ‘altruista’ da fanatikoa. Bere barrutira ekartze aldera, edozeini eta edozertan lagundiko dio. Proselitista hutsa da. Nola ez? ‘Ardi galdua’ itzuli beharra dago artegira, galbidetik ‘salbatu’ nahiko du hurkoa, erori denari altxatzen lagundu behar zaio, eta esperimentatu beharra dago laguntza emate horrek dakarren poz-atsegina.

Gainera fanatikoa benetako arazoez, ‘espirituaren’ aferaz, arduratuko da, eta ez gorputz zirtzilaren huskeriez. Fanatikoari zer axola, goseak eta bonbek hiltzen dituzten haurrak? Hori zer da, bada, ‘arimaren negozioarekin’ alderatuta?

Bai Horixe, DV: 140724

 

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s