Altxorra

 Igandea XVII, denbora arrunta, 140727, Mt 13,44-52

 «Lurretan gorderiko altxorraren antzekoa da Zeruetako Erreinua:… ».

 *****************************************************

 JAINKOAREN ERREINUA EZ DENA

Jesusek argi dauka: parerik ez duen altxorra da «Zeruetako Erreinua». Aurkitzen duena neurri gabeko poz-atseginez betetzen du, eta trebatzen, gainerako guztia alde batera uzteko.

Zertan datza, bada, zehatz-mehatz, delako «Zeruetako Erreinu» hori?

Denbora askoan, pentsatu izan zen heriotzaren osteko zerua zela, edo salbazioa bermatzen zigun fedea, edo baita Eliza bera ere. Irakurketa-modu horiek, ordea, ez dira nahikoa, eskas gelditzen dira. Gainera, oso desegokiak dira Jesusek transmititu nahi zuena konprenitzeko.

«Jainkoaren Erreinua» ez da ‘zerua’

Oker horretan erortzeko motiboetako izan zen Mateoren ebanjelioak berak —Elizaren historia osoa gehien leitutakoa— hitz egiten duela «Zeruetako Erreinuaz». Alabaina, garbi dago horrela izendatzeko modu horren oinarria judaismoan dagoela. Judaismoan saihestu egiten zen Jainkoaren izena erabiltzea, eta beste batzuengatik ordezkatzen zen: Jauna, Goi-goikoa, Loria, Zeruak… Baina begi-bistakoa da Jesus ez zela mintzatzen heriotzaren ondoren (post mortem) posible izango zen erreinuaz,  baizik eta adierazi nahi zuena zen «Jainkoaren Erreinua» gure bizitzaren erdian, hemen eta orain.

Zeruarekin identifikatzean, Jesusen proiektua espiritualizatu eta atzeratu egin zen, eta, aldi berean, praktikan, gero eta kutsu edo tonu doktrinal eta indibidualistagoa  hartzen joan zen, ‘arimaren salbazioa’ ulertzeko formarekin parekatzeko moduan.

Baina Jesus ez zuen kezkatzen heriotzaz ‘bestaldekoak’, gizakion ‘hemengo’ bizitzak baizik. Horregatik, ‘altxorraz’ ez da mintzatzen etorkizuneko errealitate gisa, presenteko gertaera gisa baizik, eta ez da besterik egin behar: deskubritu, abegiz hartu eta bizi.

Jesusentzat, «Jainkoaren Erreinuak» osatzen du erreal ororen azken sekretua: horregatik, bozkario-iturri da, eta, aldi berena, erradikaltasun forma totala hartzen duen transformazio pertsonala. Azken finean, ikusteko beste modu bat eta, ondorioz, bizitzeko beste modu bat.

«Jainkoaren Erreinua» ez da fedearen baliokidea

Sarritan, sineste jakin batzuekiko atxikimen mentalarekin identifikatu izan da Erreinua. Hemen dago motiboa: irakatsi ohi zen, hain zuzen ere, fedeak bermatzen zuela gure betiko salbazioa. Eta horregatik ondorioztatzen zen fedearen bidez sartzen zela Erreinuan.

Alabaina, Erreinua ez da fede-objektu, altxorra ez den bezalaxe ‘sinesten’ den zerbait, baizik eta deskubritua. Horregatik, fede-objektura murrizten, altxorrak altxor izateari uzten zion, ez baitzen ikusten, eta esperimentatzen.

 

«Jainkoaren Erreinua» ez da Eliza

Mende ugaritan zehar, oraindik ere erabat gaindi ez den eklesiologian oinarriturik, praktikan, Erreinua Elizarekin identifikatu zen; batzuetan, gainera, ‘munduko erreinuari’ kontrajarririk.

Eliza absolutizatzea ekarri zuen oker horrek —eta bere barnean botere hierarkikoa—, eta Eliza munduarekin muturka bizitzea, arerio eta bekataritzat jotzen baitzen mundua. Jarrera horren ondorioak azkar bistaratu ziren, dualismo kasik manikeoan, fundamentalismoan, fanatismoan eta proselitismoan murgildurik.

Kontuan hartzen badugu, Jesusek elizarik ere ez zuela sortu, laster ohartuko gara Erreinutik Elizarako ‘labainkada‘ hori, inongo eta inolako oinarri sendorik ez izateaz gain, gaizkiulertu arriskutsu eta sineste eta iridipen sektario askoren jatorria izan zela.

Jesusek bere proiektua izendatzeko darabilen espresio da «Jainkoaren Erreinua». Horrela izendatu nahi da anaitasunez gidaturiko giza komunitate-tipo bat, jatorri eta iturri bera (Jainkoa, ‘Abba)’ konpartitzen duten kontzientziaren jabe den komunitatea.

Eta «Aita eta biok bat garenez» eta, gure fondoa, erreal oro eta bakarraren fondo bera denez, «Jainkoaren Erreinua» ez da hori izendatzeko beste izen bat baino, hau da, gure benetako identitatea osatzen duen fondo hori adierazteko beste izen bat.

Perspektiba horretatik —eta uste dut horrela bizi eta iragartzen zuela Jesusek—, ez dago inolako dualismorik eta inongo esklusibismorik. Jainkoaren Erreinua ez dago ezertatik separatua eta ez du ezer kanpoan uzten, baizik eta guztiok konpartitzen dugun fondo komuna da.

Eta kontua ez da, Jesusek berak dioenez, harengan sinestea, ikustea baizik. Osatzen gaituen fondo hori ‘ukitzen dugunean’ —erreal oro osatzen duena— deskubritu eta atzeman dugu altxorra; alaitasunez betetzen gara, eta prest gaude, hori eskuratze aldera, behar den guztia ‘saltzeko’ eta altxor horren babesean izateko.

 enriquemartinezlozano.com
rufino iraola garmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s