Banatzea da benetako miraria

  1.  18. igandea, denbora arrunta, 140803, Mt 14,13-21

 

«Ez daukate zertan joanik, eman zeuok jaten… ». Erabat ase arte jan zuten denek, bost ogi eta bi arrainekin, eta hamabi saski bete zituzten soberakinekin.

 ***********************************************************

 ERRUKIA, GAREN HARTATIK ERNETZEN DA

 ‘Ogien biderkatzea’ deritzon kontakizuna lau ebanjelio kanonikoetan agertzen da; horrek esan nahiko luke zerbait historikoa gertatu izango zela, eta egundoko inpaktua eragin zuela lehen komunitate haiengan.

Gertatuaren gainean ez dugu hipotesi hau edo hura bermatzen duen daturik. Agian, Jesusen presentzia karismatikoak erraz mobilizatzen zuen jendea, zeukan guztia konpartitzera, eta konpartitze horretan bertan zegoen ‘miraria’; gainera, gauza bat uzten du argi: konpartitzeko prest gaudenean, denenentzat iristen da…, eta sobratu.

Horrek berdin balio du talde txikientzat ez ezik gizadi osoarentzat ere. Ikerketa sakonak egin dira, eta denek gauza bera diote: planeta honetan badela baliabiderik aski gosearen lakra beltza erro-errotik konpontzeko. Behar dena da borondate politikoa, eta, azken finean, kontzientzia solidarioa.

Kontakizunari dagokionez, esan dugun eran, lau ebanjelariengan agertzen bada ere, asmoa ezberdina da. Joanek, adibidez, Jesusen auto-errebelazioaren zerbitzuan ipintzen du, Jesus ‘bizitzako ogi’ gisa aurkezturik, hau da, elikatzen duen hitza.

Sinoptikoetan, aldiz, Jesusen errukia azpimarratzen da, eta hori da, ziurrenik, jatorrizko zentzua.

‘Erruki’ terminoa, maiz asko, gaiki interpretatu da, lastima klabean, gainazaleko mugimendu iragankor moduan eta, gainera, errukitsua besteen gainetik bezala zegoen edo, gutxienez, joera paternalista erakusten zuen. Ikusmolde horren arabera, ‘errukia’ izango litzateke bera ongi egon eta egoera txarrean dagoenarengatik lastima sentitzea: lagun ere egin liezaioke, baina beti ere ‘goitik jarrita’ eta beste inolako konpromisorik gabe. Ulertzekoa da, horrela ulertu izan denean, deskalifikatzea.

Benetako errukiak, ordea —adibidez, ebanjelioan hitz egiten den eran—, ez dauka zerikusirik karikatura horrekin.

Errukitzeak esan nahi du bestearen larruan gogo biziz sartzea eta haren alde jartzea. Ebanjelioko kontakizunetan, splagchnizómai aditza erabiltzen da. Sufrimenduaren aurrean, ‘erraietan (hau da gure barne sakonenean) iraulita sentitzea’ adierazi nahi du.

Pertsona atsekabetu eta behartsuaren aldeko ekintza efikazak burutzera bultzatzen gaitu konmozio horrek.

Hor ez dago inolako arinkeria eta jokaera paternalistarik. Termino hori, batik bat, enpatia eta sinpatiaren familiakoa da (latinezko cum-passio greziarrezko sym-patheia da). Nolanahi ere, kasu guztietan, erreferentzia garbia da: gure identitate konpartitua aitortzen du.

Hori da errukiaren iturria: denok bat garela konprenitzea edo horren kontzientzia, ‘Urrezko Erregela’ deiturikoan espresatzen den eran, eta jakinduria-tradizio guztietan berdina dena: «Ez iezaiozu besteri egin zeuri egitea gustatuko ez litzaizukeenik»; edo «trata itzazu besteak haiek zu tratatzea nahiko zenukeen moduan». Identitate konpartitu horren kontzientziatik, ez dauka tokirik jokaera partenalistak: ‘lurralde’ komunean aurkitzen gara denok.

Ez da arraroa, norberaren zaurgarritasun, hauskortasun eta ahuleziarekiko kontaktuan, errukia esnatzea. Gure errealitatearen parte hori guztia umiltasun jarrera batetik hartu eta jasotzen dugunean, litekeena da sortzea geureganako maitasun-sentimendua. Eta, horretatik abiaturik, sentiberago izatea izaki guztien sufrimenduarekiko.

Nolanahi ere, badirudi errukiak bi baldintza behar dituela: batetik, gertatzen denak erasan diezagun utzi —hau da, sentikortasun garbia, ez-blokeatua eta eragingo  diguna izan— eta, bestetik, maitatzeko gaitasuna garatu, guztiongan dagoena:  egoaren ohiko eskematatik irten (egoa bere inguruan jiraka dabil beti),  Maitasuna garen tokian bizitzeko, edo hobeto esan, izatearen kontzientzia puruan, non denok bat garen eta hala aitortzen dugun.

 enriquemartinezlozano.com
rufino iraola garmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s