Sendabide egokia

Oso nerbiosoa izan naiz gauza guztietan, egindakoari bueltan eman eta eman gelditu ezinik.

«Ni asko sufritua naiz —esan zidan—, umetan azaldu zitzaidan gaixotasunaren erruz». Estella-Lizarrako ‘Clarin’ liburutegian egin genuen topo. ‘Paseo la Inmaculada’ kalean dago ‘Clarin’ liburutegia, ‘Andia’ tabernaren parean (txerri-belarri onenak ipintzen dituzten tokia), anai-arreba batzuen zuzendaritzapean. Ez da Estella-Lizarrako liburutegi bakarra, baina zenbait gairi buruz hortxe aurkituko dituzu libururik onenak; adibidez, psikologia eta espiritualtasunaren gainean.

Ramon Iriarte Galdona (aurrerantzan, RIG) du bere grazia nire adiskideak. Jardunaldi batzuetan ezagutu genuen elkar. Azken urteotan (aurten ez gara izango), bina ikastaro egin ditugu, ‘Psikologia eta espiritualtasuna’ gaitzat hartuta, maisu handi baten eskutik, puntuon inguruan: egoa integratu, burua isildu, presentean bizi, itzalak onartu, jakinduriara esnatu, arreta osoa, identitate konpartitua…

Ikastetxe erlijiosoan ikasia da RIG. Gero, UNEDen egin zuen karrera. Kooperatiba batean egin du lan. Krisi-bolada pertsonal luzeak gorabehera, ardura dezenteko postuetan jardun du, Jose Mari Arizmendiarrietak erakutsitako bidetik aldendu gabe. Ez zion inporta 8, 10 edo 12 ordu lan egitea.

Hain zuzen, ezagutzen duten guztiek diotenez, hiperaktibismo estresagarria izan da RIGena. Alde guztietan sartuta ibili da: kultur ekintzetan, ikastolako mugimenduan, Caritasen, alfabetatze kanpainetan…

«Beharrezkoa nuen hori, nire buruan jira eta buelta gelditzen ez ziren pentsamendu obsesiboei aurre egiteko —aitortu zidan—. Oso nerbiosoa izan naiz gauza guztietan, egindakoari bueltan eman eta eman gelditu ezinik, eta egin beharrekoaren inguruan sekulako beldurra. Nire problema oso umetan hasia da. Kolegioan nengoela,  eskrupulu erlijioso forman azaldu zen. Gauzak mila aldiz begiratzeko mania izan dut beti; adibidez, autoa itxi ote dudan. Eta errudun-sentimendua, berriz, ezin kendu inoiz gainetik; horrekin batera, dena ondo egitea gustatzen zait».

Tarterik utzi gabe jarraitu zuen: «Nire gaitz klase hau —izena ez dut gogoan, baina ‘neurosi konpultsiboa’ edo horrelako zerbait esan zuen— dutenentzat ondo baino hobeto datoz ikastaro horiek; hain zuzen, gaitz horren sendabidearen zati handi bat hau da: arreta osoa praktikatu, burua isildu eta pentsamenduak gelditu, presentera etorri, akatsak onartu baina horra murriztu gabe, ez dago perfektua izan beharrik… Ni, behintzat, bide berri hori deskubritu dudanetik, beste bat naiz».

Bai Horixe DV:140807

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s