Ez izan beldurrik

  1. XIX. Igandea, denbora arrunta, 140810, Mt: 14,22-33

 «Lasai, ni naiz, ez izan  beldurrik».

«Fede gutxiko hori! Zergatik egin duzu zalantza?».

 ************************************************************

 EGOAREN TXALUPATIK IRTEN

Kontakizun bikainagorik! Gure bizitzari buruzko metafora ederra hauxe! Irakurketa literalistak, idazlearen intentzioarekin bat ez etortzeaz gain, pobretu eta faltsifikatu egiten du. Irakurketa literalista baztertzean, egoan instalaturik gaudenean nola funtzionatzen dugun deskribatzen du.

Egoaren ‘txalupan’, hagitz erraz astintzen gaituzte era guztietako olatuek; beldurrez josiak gaude, ingurumari osoan fantasmak ikusten ditugula.

Beldurra eta fantasmak, ordea, gure buruak gauzen gainean egiten dituen interpretazioetatik irten eta NI-NAIZen —gure azken identitatea, izaki guztiekin konpartitzen duguna— finkatu orduko zeharo deuseztatzen dira.

Identitate horretan, gertatzen dena onartzen dugu, burua isildu egiten da… eta bakea itzultzen. Zeren gure identitaterik sakonena beti salbu dago. NI-NAIZi —izatearen kontzientzia— ez dio ezerk erasaten negatiboki. Identitate horretan aitortzea/sentitzea eta horri konektaturik bizitzea da jakinduria ororen gailurra. 

Trebetasuna, Papaji-ren arabera, honetan datza: «Datorrena datorrela, utzi etortzen; geratzen denari, utzi egoten; doanari, utzi joaten. Gera zaitez isilik eta adora ezazu Izatea». Aitorturik Izana ez dela gure parean, paraleloan, doan errealitatea, gugandik at dagoen errealitatea edota ezezagun suertatzen zaigun errealitatea. Gure benetako identitatearen beste izen bat da Izana, bakoitzak dugun nortasunean espresaturik. Horregatik, Papajik honela amaitzen du: «Bizitza jarduera guztietan, oroi zaitez, beti, Izana zarela»

Gure nortasunarekin (egoarekin) identifikatzean, gure benetako identitatetik deskonektatzen dugu, egoaren ‘txalupan’ ixten gara, eta hor dena iluntasun  dugu, olatuak, nahasketa, beldurra eta sufrimendua.

Batzuetan, ‘txalupan’ egon arren, ‘harago’ jotzeko bultzada nabaritzen dugu, itxitura hori gainditu eta Ni-NAIZ itsaso zabalera murgil egiteko  gogoa. Bultzada hori ez da gure benetako identitatearen espresioa baino, eta, Desira forman, gure barnean deika ari zaigu, gure ezjakintasuna gorabehera.

Zerbaitek esaten digu murgildu garen ohitura eta errutina baino gehiago dela Bizia; eta gu ez garela gure buruak pentsatzen duen egoa, nahiz etengabe horren baitarik bizi izan garen. Fidatzen gara nondik datorren ere ez dakigun ‘ahots’ horretaz, eta estutzen gaituen hertsiduratik irteten gara.

Hala eta guztiz ere, hainbestekoa izaten da belaunaldiz belaunaldiko inertzia, eta gure bizitza osokoa, aski da ‘haizearen indarra’ sentitzea, beldurra gugan jabetzeko eta urperatzen ari garela pentsatzeko.

«Zeinen fede ahula!», esaten dio Jesusek Pedrori. Zeinen ziurtasun eskasa garen horretan. Pedro heltzen dion esku ez da hauxe baino: NI-NAIZ, Jesusek bere buruari aitortzen zion identitatea eta, harekin, guztiok konpartitzen duguna. Beldurraren biktimak ez izateko, jakina, ezinbestekoa dugu benetan garen harrekiko kontaktua eta konexioa lantzea: hori da bakea eta jakinduria posible diren plataforma bakarra.

Horregatik, ondo letorkiguke Nisargadatta-ren irakaspena: «Berregin itzazu pentsamendu guztia, bat izan ezik: NI-NAIZ. Hasieran, burua errebelatu egingo da baina, praktika, pazientzia eta iraupenaren bidez, amore emango du, eta bare eta patxadatsu jarriko. Behin baretzen zarenean, gauzak bere kasa jalgiko dira, zeharo modu naturalean, inolako zure interferentziarik gabe.

»Ez zaitez kezkatu desio duzun, pentsatu edo egiten duzun ezertaz; honetan iraun: Ni-NAIZ sentimendu-pentsamenduari atxikirik egon, NI-NAIZ buruan tinko fokaturik. Desbideratzen zarenean, hauxe gogoratu: hautemangarri oro eta pentsa daitekeena iragankorra da. NI-NAIZ bakarrik da iraunkorra. Nahi duzuna esango duzu, baina ziur egon zaitezkeen gauza bakarra da bazarela. NI-NAIZ segurua da; ez, ordea, ni hau naiz».

  1. enriquemartinezlozano.com
    rufino iraola garmendiaren itzulpen librea

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s