Ezin ezer egin

Badirudi gertaera ere ez dela bakarra, baizik eta zenbat behari hainbat gertaera

Ezinak sailean pilatzen dira gure bizitzan. «Ezina ekinez egina» diote, baina ba ote? Niri asko pentsarazten didan ezinetako bat informazioaren da. Gure herrian, azkeneko urte sail mordoan, nire gogoramen osoan edo nik uso arrazoizkoa dudanetik, gertaera mingarri eta latzik gabeko momentu edo aldi gutxi izan da. Haziagoa naizenetik eta, ustez, neure iritzi ‘autonomoa’ emateko kapaz naizenetik, beti problema berarekin egin dut topo gertaeren aurrean: mesfidantza ikaragarria kontatzen dizutenarekiko. Izan ere, ez dut gogoan behin bakarrik ere bat etorri direnik gertaera baten bertsio ofiziala eta interesatuek edo afektatuek eman izan dutena. Gero, urte askoren poderioz, maiz asko demostratu da bertsio ofiziala ez zela egia; baita, behin baino gehiagotan, bestaldetik iritsi zitzaiguna ere puztuta edo komeni ziren konponketak eginda zegoela.

Baina kontua ez da soilik bertsio diferenteak ematea; badirudi gertaera ere ez dela bakarra, baizik eta zenbat behari hainbat gertaera. Izan ere, errepikatzearen errepikatzeaz, komeni zaiena sinetsi eta sinetsarazten dute. Ematen du, gaurko fisika modernoan bezala, gertaerek ‘historia posible guztiak’ dituztela.

Horrekin lotua dago beste ezin klase hau ere: nire jarrera ezin esplikatua. Batzuek eta besteek, beren bertsioaren alde jartzeko exijitzen dizute, eta, bide batez, beren kausaren alde; bestela etsai eta traidore zara segituan, eta bi aldetatik iritsiko zaizkizu erasoak. Puntu horri dagokionez, irakurri berri dut, facebook-en, testu interesgarri hau: «Gazako sufrimenduaren aldeko enpatiak ez nau egiten antisemita, Israelen kontrako edota Hamasen aldeko, baizik eta humanoago egiten nau (David Harris Hershon)». Hori aplikatu eta esplikatu nahi izan dut hemen, gure artean, joan deneko urte mordoan, eta esplikatzen jarraitzen dut, baina arrakasta handirik gabe. Batzuetan, ideologikoki oso gertukoak izandakoek ere ez didate ulertzen.

Israel eta Gaza aipatu ditugunez, horien artekoa da nire beste ezin mingarrietako bat. Ikusten haur gaixoak amaren titi-besoetatik hilik erortzen, bonben zarata, sua eta hautsa… eta ezin ezer egin! Batez ere, munduko potentzien jarrera eta horrek sortarazten didan inpotentzia jasanezina! Inpaktu berezia egin zidaten Joxe Arregiren hitzok, Hamasi eta Israeli zuenduak: «Infernuko bidean barrena zoazte. Ez ote, bada, infernu konpartitua beste horizonterik? Zure eskuetan dago, Israel, palestinarren eskuetan baino areago».

Bai Horixe, DV: 140814

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s