Jesusen konbertsioa

XX Igandea, denbora arrunta, 140817, Mt: 15,21-28

 —Erruki zaitez nitaz, Jauna.

—Israelgo ardi galduengana bakarrik bidali naute.

—Jauna, lagun iezadazu».

—Ez dago ongi seme-alaben ogia txakurrei botatzea.

—Arrazoi duzu, Jauna, baina txakurrek jaten dituzte nagusiaren mahaitik eroritako ogi-papurrak ere.

—Andrea, zeinen handia zure fedea: bete bedi desio duzuna.

              **************************************************

UTZI ERORTZEN ETIKETEI

 

Jesus ikertzen saiatu diren aditu judutarrek (Joseph Klausner, Schalom Ben Chorim, Pinchas Lapide, Geza Vermes, David Flusser, Jacob Neusner, Mario Javier Saban…) behin eta berriz azpimarratzen dute, eta arrazoiz, Nazareteko Maisuaren izaera judutarra. Kristau teologiak des-judaizatzen egin duen ahalegina salatzen dute. Eta teologia horren kontra altxatu dira, erakutsi baitu, izan ere, halako pretentsio bat non kristautasuna ipini nahi izan den judaismoaren gainetik etika kontuan. Gai hori interesatzen zaionak hurrengo liburu hau irakurri besterik ez du: M.J. SABAN, El judaísmo de Jesús. Las enseñanzas éticas de la Torá y de la tradición israelita de Yeshua de Nazaret, edición del autor, Buenos Aires 2008. (www.mariosaban.com).

Eta horietako batzuk gaurko ebanjelioko testu horretan oinarritzen dira, Jesusen erreakzioa garai hartako edozein rabbi judutarren berdina izan zela erakusteko. Jesusen mezua Israelgo herriarentzat bakarrik zen, eta, horregatik, ez dio kasurik egiten, ez dio inolako arretarik ipintzen, emakume kanaandarraren eske larriari. Are gehiago, emakumearen behin eta berrizko eskearen aurrean, ‘txakurrak’ mespretxuzko terminoa erabiliko du; judutarrek jentilei deitzen zieten ‘txakurrak’.

Beraz, rabbi judutar baten aurrean gaude, bere herriko tradizioa fidelki errespetatzen du, nahiz eta beste puntu askotan tradizio haren beraren interpretazio berria (berriztatua) eskaini, Hillel, Zaharra, rabbiren hari beretik.

Zertan datza kontaera horretan islatzen den egoeraren nobedadea? Garbi dago: Jesusen malgutasuna da nobedade hori; istant batean aldetzen du ikusmoldea, emakume kanaandarraren jokabideari esker, aurreko hegi-muga zabaldu egiten zaio (zabaldu egiten du).

Ez dirudi gehiegizkoa Jesusek hemen ‘konbertsio-esperientzia’ bizi izan zuela esatea. Bat-batean, irten egin zen (irteten utzi zion bere buruari) aurrezarritako eskematik, bere herriaren tradizioak hain barneratua zeukan eskematik, eta nobedadera ireki zen, muga nazionalak eta erlijiosoak hausten zituen nobedade harrigarrira.

Perspektiba berri horri esker, akabo ‘txakur’ etiketa, judutarrek, esan dugun eran, jentilak izendatzeko erabiltzen zuten etiketa, eta posible izan zen erlazio soil-soilik humanoa, artifizialki eraikitako langa eta mugen gaindi.

Izan ere, ‘pentsatzeak’ etiketak ipintzea esan nahi du. Horregatik, uste izaten dugu pentsatuz egiara hurbiltzen garela, baina ez al da, hain zuzen, kontrakoa gertatzen? Zeren pentsatzeko egintza horrekin egiten duguna da izenak eta formak gainezarri gure aurrean azaltzen den edozein errealitate, gertaera edo pertsonari. Beraz, ikusi baino areago, interpretatu egiten dugu, aldez aurreko usteen arabera. Hori gertatzen denean —eta hori da ohikoena buruaren mende gabiltzanean—, garbi ez ikusteaz gain, desitxuratu eta faltseatu egiten dugu errealitatea. Hots, maiz asko, pentsamenduak urrundu egiten gaitu egiatik. Hainbeste urrundu, ze konbentzio soziala baino ez dena, gure eskema mentalek sostengaturik, hartzen dugu egiatzat.

Hori da egoaren funtzionamendu tipikoa. Egoa ez baita beste ezer, baizik eta geure buruarekin identifikatzea, eta egoak ez daki mugitzen eta ibiltzen buruak eskainitako etiketen bidez ez bada. Hori bai, etiketa guztiak koloreztatuko ditu: «gustatzen zait» edo «ez zait gustatzen», eta iritzi hori izango da bere lege bakarra.

Egoa zurruna da, zeren behartua baitago etengabe eta indar oroz segurtasunaren bila ahalegintzea. Horregatik, baztertu egingo du edozein nobedade, eta exijituko du errealitatea molda dadila, inolako aldaerarik gabe, bere kriterio eta irizpideetara.

Adore handia eta apaltasun irmoa behar dira, kontaera honetan Jesusengan hautematen dugun bezalako aldaketa onartzeko. Alabaina ez da egia txikiagoa beste hau: ez da posible gizakiaren hazkundea, ez baditugu zalantzan ipintzen gure balizko egiak —ez baitira errutina onartua beste ezer—, eta Errealitateari, mozorrotzen duten etiketarik gabe, irekitzen ez bagatzaizkio.

«Egia —zioen Krishnamurtik— denaren behaketan dago. Nork bere burua den bezala ikustea da bilaketaren hasiera eta bukaera». Egia ez dago buruan, baizik eta bat da Errealitatearekin. Eta, ikusteko, nahitaezkoa da (hura) izatea; horrek burua isiltzen ikastea exijitzen du, bere eskema eta etiketetatik distantzia hartzeko.

 enriquemartinezlozano.com
rufino iraola garmendiaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s