Galderarik inportanteena

XXI Igandea, denbora arrunta, 140824, Mt: 16, 13-20

 «Eta zuek nor naizela diozue?»

 *************************************************

 DENOK GARA JESUS

Ebanjelio sinoptikoetan, Jesusen identitateari buruzko galdera hori garrantzi handikoa da. Batetik, Jendearen erantzunak eskaintzen dizkigute —Jesus maisutzat hartzen dute, beren herriko profeta handien paretsuko—. Bestetik,  dizipuluen komunitatearenak, Pedrorengan pertsonalizaturik; horientzat, Jesus, judaismoa zain zegoen Mesias (Kristo) da, eta Jainkoaren Semea.

Egia esateko, identitateari buruzko galdera da egin ditzakegun galdera guztietan inportanteena: «Nor naiz ni?». Hain inportantea ze erantzun egokiaren baitan dago argitan eta sufrimendurik gabe bizitzea. Aitzitik, edozein sufrimenduren mende bagaude, seinalea galdera horri gaizki erantzuten ari garela, inkontzienteki bada ere.

Bi planotatik erantzun dakioke «nor naiz ni?» galderari: a) plano erlatiboan, erantzuna murriztailea da, indibiduo separatuak garelako uste okerretik abiatzen baita; b) plano absolutuan, aldiz, erantzun bakarra dago, berdina izaki guztientzat, zeren denok Fondo do nukleo bakar eta bera konpartitzen baitugu, den guztia osatzen duen nukleo bakarra.

Jesusi aplikatzen baldin badiogu, bi erantzunek plano erlatiboan jarraitzen dute: bere herriarentzat, profeta da; Pedrorentzat, Mesias eta Jainkoaren Semea.

Argi dagoela ematen du Pedroren erantzunak Mateoren lehen komunitatearen fedea islatzen duela. Baina, nolanahi ere, judutarrentzat, ‘Jainkoaren Semea’ espresioak ez zeukan geroago, Nizeako Kontziliotik aurrera, IV. mendean, hartuko zuen esanahia. Espresio horren bidez, judutarrek beste gauza bat aipatu nahi izaten zuten: euren ustez, Jainkoarekin intimitate berezia zeukana.

Esaten ari nintzen bi erantzunak, nahiz eta begiratu batera zuzenak izan, plano erlatiboan dabiltzala, buruak agintzen duen planoan eta, ondorioz, eredu mentalean. Badakigu burua funtsezkoa dela baina separatzailea ere bai; bere joera badakigu zein den: uste du berak hautematen dituen bezala eta bezalakoak direla gauza guztiak, bere pertzepzioa bera ere interpretazioa dela ohartu gabe. Horregatik, lasai esan daiteke —plano absolutuan kokatzen bagara—, buruak engainatu egiten gaituela.

Zer gertatzen da beste plano horretan? Diskurtso mentala separazioan oinarritzen dela, eta separazio hori ez dela egiazkoa, itsura hutsa baizik. Josturarik gabeko batasuna da Erreala, non dena sare zatiezinean uztarturik dagoen. Ez dezakegu ‘zerbaitez’ hitz egin ‘guztiaz’ hitz egin gabe. Adibide berdina da: sarearen korapilo bati begira zaudenean, sarea ikusten ari zara; eta itsasoan jauzi egiten duen olatua ikusten duzuenean, ura ikusten ari zara.   

Eta orain Jesusen identitateari buruz. Nor naiz ni? Plano erlatiboan hautematen den forma konkretuaren gaindi, erantzuna bakarra izan daiteke: denok osatzen gaituen Izaki bakar eta bera.

Plano sakon horretan, ezagutza-eredu ez-dualak bakarrik funtzionatzen du; horrek burua isiltzea eskatzen du, elkar ukatzen ez duten mugen gaindi, denak besarkatzen dituen Batasun Handia hautemateko. (Ezagutzeko bi modu horiek, aipatzen ari garen plano banari dagozkienak, sakontzea interesatzen zaionari hauxe irakurtzea gomendatuko nioke: “Otro modo de ver, otro modo de vivir. Invitación a la no-dualidad”, editado por Desclée De Brouwer).

Buruak norbait-separatu moduan ikusten du Jesus eta, kristau fedearen arabera, jainkotua. Eredu ez-dualetik, berriz, Misterioak edo Izaki bakarrak hartzen duen eta izaki guztiengan manifestatzen den  forma paregabe bezala ikusten dugu. Kristauok, noski, benetako giza identitatea islatzen duen ‘ispilu’ garbitzat jotzen dugu. Baina inola ere ez dugu hartzen separatu moduan, separazioa ez baita gure buruaren uste okerra baino. Horregatik, espresio labur honekin, esan daiteke egiaz eta zinez denok garela Jesus.

                                                                                 www.enriquemartinezlozano.com
rufino iraola garmendiaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s