Askatasunaren gakoak

 

Ez ditugu aukeratzen ezta pentsamenduak eta sentimenduak ere

Gizakia librea al da, benetan? Uste dut erdi bidean gaudela: libreak gara muga batzuen barnean. Edo, beste modu batean esanda, gidoia aurrean dugun antzezleak gara, inprobisatzeko oso posibilitate gutxirekin. Ea pasadizo honekin zerbait argitzen dudan. Gure lagun bat Ibarrako neska batekin, Izaskunen, ezkondu zenean, apaizaren sermoiak grazia egin zidan: “Jainkoaren borondateak elkartu ditu aldarean P. (mutilaren izena) eta L. (neskaren izena), eta askatasun osoz datoz ezkontzako sakramentua hartzera”.

Ordurako hasia nengoen gauza askori bueltak ematen. Gogoan dut lagunartean komentario hau egin nuela: “Jainkoak erabaki badu ez datoz askatasunez”. Eta gero hau erantsi nion: “Gure herritik Tolosara autobusik izan ez balitz, ez zuten, agian, elkar ezagutu ere egingo”. “Hi haiz, hi!”, esaten zidaten lagunek.

Askatasuna oso erlatiboa da: ez ditugu aukeratzen ez gurasoak, ez seme-alabak (nahiz eta biogenetistaren batek kontra egingo didan), ezkontidea zirkunstantzia askoren arabera; ez ditugu hautatzen ez jaioterria eta ez lurraldea, ez hizkuntza eta ez kultura… Ez ditugu aukeratzen ezta pentsamenduak eta sentimenduak ere.

Gogoan dut, baita ere, aspaldi batean Egañak Olasori hau kantatu ziola: «Hik ez duk pentsatzen, hiri okurritu egiten zaik». Egañaren ironia aparte utzita, ez Olasok eta ez beste inork “ez dugu pentsatzen”. Pentsamenduak eta sentimenduk gure baimenik gabe azaltzen dira Kontzientzian. Eta etorrita bezala joaten dira. Dena den, pentsamenduaren inguruan gauza kuriosoa gertatzen da (edonork froga dezake). Intenta  ezazu burura datozkizun pentsamenduak arreta osoz obserbatzea, eta buruko “pantailan” ez da agertzen pentsamendurik. Utziozu obserbatzeari eta pentsamenduen desfilea hasiko da. Ez da posible pentsamendua obserbatu nahi izatea eta, aldi berean, “pentsatzea”.

Eta ziur al zaudete jaten duguna, desodorantea, oporrak pasatzeko hartzen dugun tokia, argaltzeko dieta, erosten dugun arropa, gure ideologia eta baloreak (adibidez ekologismoa), askatasun osoz aukeratzen ditugula? Seguru zaudete lagunarteko haserre batek edo parranda batek (propio ari naiz exajeratzen) ez zuela erabaki Altsasuko Mahaian geratzea ala EIAkoa izatea? Eta paragrafoaren hasierara itzulirik, ni neu, behintzat, “egokitu” zaidan emaztearen arabera janzten naiz, eta nork daki zenbateko eragina duten harengan telebistako iragarkiek? Gauzarik gehienak, erabaki baino areago, onartu egiten ditugu.

 Bai Horixe, DV:140828

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s