Bizia salbatu nahi duenak…

22 Igandea, denbora arrunta, 140831, Mt: 16,21-27

Nirekin etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, har dezala bere gurutzea eta jarrai diezadala. Bizia salbatu nahi duenak galdu egingo du; baina niregatik galtzen duenak aurkitu. Zertarako du gizakiari mundu osoa irabaztea, bere bizia galtzen badu?

 ***********************************************

 EGOA ETA BIZIA

Egoak begirada miopea eta interesatua dauka, eta lotura-legearekin funtzionatzen du (lotura estua gustatzen zaionarekiko) etsaitasun nabarmena (gustatzen ez zaionarekiko). Ondorioz, kaiola estuan ixten gaitu, eta, lehentxeago edo geroxeago, sufrimenduaren labirintu bihurtuko zaigu. Eta, lan psikologiko handia egin arren, ez gara aterako, egoarekin identifikaturik jarraitzen dugun bitartean.

Egoarentzat frustrazio diren krisiak —era guztietako oztopoak—, benetako mezu-igorleak dira, eta horien bidez Biziak bere jakinduria azaldu nahi digu, kaiolatik irten gaitezen.

Frustraturik sentitzean, egoa gera daiteke jokoz kanpo, baina berriro moldatu eta egokituko da, konpentsazio eta espektatibaz elikaturik. Baina baliteke irteerarik gabeko puntu ilunera iristea. Buruak uste du dela amaitu dela. Baina, hain zuzen, momentu hori izan liteke egokiera ona, gauza asko zalantzan ipintzeko, eta egoaren sendotasunik eza eta funtzionatzeko era garbi ikusteko.

Hori gertatzen bada, egoarekiko identifikazioa amore ematen hasten da, posible da kaiolatik irtetea eta begirada miope eta interesatua zabaltzen hasten da: interes-zentroak Bizirantz jo du, denok konpartitzen dugun identitate gisa. Orduan dira posible askatasuna eta sufrimendutik libratzea. Krisiak bete du bere papera eta ez zaigu geratuko bizi izan dugun guztiarekiko esker-ona baino.

Irakurketa hori, psikologia transpertsonaletik eta eredu ez-dualetik eginik, guztiz koherentea da, ezbairik gabe, testu honetan irakurtzen ari garen eta gure iruzkinaren oinarri diren Jesusen hitz jakintsuekiko.

Intentzio onez egina baina guztiz okerra den Pedroren erreakzioaren ostean —egoaren betiko erreakzioa: ‘txartzat’ jotzen duena errefusatu—, Jesusek tinko erantzuten du: pentsatzeko era hori ez da Jainkoarena, hots, ez dator bat gure benetako identitatearekin. Aitzitik, erreakzio hori, nahiz eta buruari egokien eta zuzenena iruditu, ‘Satanas’ (= etsai) bihurtzen da guretzat, norabide egokian aurrera egitea galaraziko digun oztopo bilakatzen da.

Horrek ez du esan nahi Jesusek bide dolorista hartu duenik, hau da, oinazea bere baitan baloratzen denik. Ezta hurrik eman ere! Fideltasuna jaiotzen den jakindurian bizi da Jesus. Ez da bizi egoarentzat —bere interes eta erosotasunaren bila dabil beti egoa—, baizik eta identitate sakonean finkaturik bizi da Jesus, Biziari gure bitartez isurtzen uzten zaion toki horretan, onartze- edo errenditze-jarrerari esker utzi ere. Eta honela azaltzen du hurrena datozen hitzotan.

Egoa salbatu nahi duenak Bizia galtzen du. Lehenago aipatu dudan kaiola estu hartan ixten da, eta sufrimendurik sekula faltako ez zaion labirintoan sartzen; eta, azken finenean, hustasun eta zentzugabetasunaren barrutian. Existentzia egozentratuak, nahiz eta begiratu batera egoarentzat atsegingarri izan (mundu osoa irabazteraino), ezin du saihestu desatsegin izugarriaren sentsazioa.

Aitzitik, ixte murriztaile horren tranpa deskubritzean, egoarekin identifikatzeari uztean, lehenik esperimentatzen duguna da Zabaltasun-sentsazioa; gure bihotza zeharo irekirik, deskubritzen duguna da gure azken hegia, gure horizontea, errealitate infinitua dela.

Bide espiritualari ekin dioten pertsonek, transformazio-ernamuin moduan, deskubritu eta gozatzen duten zabaltasun-sentsazio horren testigu izateko grazia izan dut.

Jesusen hitza ‘operatibo’ egin nahi baduzu, horrelako zerbait proba dezakezu: ez murriztu zure nortasunera —‘pertsona’ maskara bakarrik da— edo ni psikologikora. Psikiamoaren jabe zara —gorputzaren jabe zaren bezalaxe— eta zaindu egin behar duzu psikismo hori, baina zure identitatea ez da hori. Bizia zara, Bizi bakarra, zure baitan denboraldi baterako forma konkretu hori hartu duen Bizi bakarra. Baztertu pentsamendu guztiak, buruarekin identifikatzeak bere baitan duen engainua ikus dezazun. Ohar zaitez izatearen kontzientzia biluzi hutsaz, zeure burua hantxe errekonozitu arte. Egoa (buruarekiko identifikazioa)  ‘galtzean’, Bizia aurkitu duzu.

 

  1. enriquemartinezlozano.com
    rufino iraola garmendia itzulpen librea
Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s