Alaitz Sarasolak irabazi du ‘Basarri’ saria (2014)  

Zaldibian bizi den Altzagako Alaitz Sarasola bertsolariak irabazi du ‘Basarri’ saria, bere XXX. edizioan. ‘Belarrtitakoak’ gaia aukeratu eta horren inguruan moldatu ditu zazpi puntuko hamar bertso, ‘ETAren su-etenetik’ doinuan. Teknikoki ongi osaturiko bertsoak dira, nahiz eta hizkera/idazkera aldetik lizentziaren bat edo beste hartzen duen. Gaia, berriz, gutxi entzuna, eta hamar bertso osatzeko haria aurkitzea ez da erraza, baina ederki lortu du. Agian, bakarren bat gutxiagorekin ez zen okerrago geratuko. Esate baterako, bederatzigarren bertsoan aurrera samar joan dela uste dut: haur jaio berriaren testuingurutik irten egiten da:

“… / bakoitzak jarri ala ez zer nahi duen badaki ta, / norbere gorputzarengan norberak erabakita”.

Baina oraindik denbora asko ez dela egin den erreforma du, nonbait, gogoan Alaitzek eta horrelako joerak salatu nahi ditu, besteak beste.

Haurraren oinazeak protagonismo handia hartzen du saio osoan zehar. Kasik bertso guztietan aipatzen dira belarrietako bi ziztadak, eta neskari ematen dioten mina. Luxua eta ohitura horrekiko jendearen inertzia ere salatzen ditu. Gogora dezagun lehenengo bertsoa:

Urrezko belarritako, perla, majorika, malba / diamante distiratsu, zilar edo esmeralda; / erregalo paperean, bere lazo ta girnalda, / eme jaio berriaren lehenengo erritual da… / bi belarriak zulatu eta minetik ezin salba, / neskatilaren negarrak inor gutxi du asalda; / adornua ematen du baina adornua al da?

Bestalde, matxismoa gogor salatzen du. Dudarik gabe, ikuspegi feministatik ari Alaiz. Berdintasunaren alde mintzatzen da. Laugarren bertsoan ederki adierazten du hori:

Nahiz batere inporta ez hamaseitik hamabosti, / guraso batzuek gaia hartzen dute serioski: “nexkatoa bere hortan, ez zulo eta ez osti”, / gero kalera atera ta ezin lasai edoski; / begi guztiak begira, belarrietara, noski: / “aze morrosko bikaina” entzungo da seguraski; / jende askok ematen du orratzak adina hozki…

 Gurasoen eta gizartearen kontraesanak ere agerian ipintzen ditu:

Gaur neska sortu berria nerabe da bihar, hara: / orduan itxurak zenbat garrantzi eta zirrara; / piercing batez dotoretu nahi duela sudurra ba… / gurasoak izututa kontraren kontra, gerrara: / hasten dira debekuak, errieta zaparrada, / belarrian eder zena bekainaean “makarrada”…  / erreakzio xelebre ta hedatu xamarra da.

Oro har, ukitzen duten bertsoak dira, emozioa eragiten dutenak, eta hori da garrantzizkoena.

 Aitor Albisturrek eskuratu du bigarren saria

Errenteriako Aitor Albisturrek irabazi du bigarren saria, ‘Terrazko kafea’ izeneko bertso-sortarekin: zortzi puntuko zortzi bertso dira. Terraza batean, estropezu egin eta isuritako kafea da ekintza nagusia. Amodio-harreman polita sortzen da hortik, baina esan ohi den eran “polita  iraun zuen arte”. Honela amaitzen du:

Non zabiltza, maitea? Non zabiltza, bihotz, / ni bakarrik utzita kafea bezain hotz?”

Epaimahaiak, bestetik, bertso-sorta gehienen (hamabi guztira) maila ona azpimarratu du. Esate baterako, irabazleengandik gertu ibili zen “Pitxu hil zan gauean” izeneko sorta. “Txoria akabatu eta biloba bikiak jaio” hori da gaia. Hamabi bertso eder, polit eta sentimenduzko zortziko txikian, haurrei txoriaren bizitza eta heriotza kontatuz. Noski, ez dakigu norenak diren, irabazleen zorroak bakarrik irekitzen baitira.

Bukatzeko, esan dezagun epaimahaiak aho batez izendatu dituela garailea eta bigarrena: Alaitz Sarasola eta Aitor Albistur.

Esta entrada fue publicada en 1 Bertsoa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s