Enmanuel

23 Igandea, denbora arrunta, 140907, Mt: 18,15-20

Benetan diotuset: zuetako bik mundu honetan Jainkoari zerbait eskatzeko elkar hartzen badute, eman egingo die zeruko Aitak. Zeren, nire izenean bi edo hiru elkartzen badira, han izango naiz ni, haien artean.

 **************************************************

 KOMUNITATEKO ARAUAK ETA FONDOKO BATASUNA

 Ebanjelioan aise aurkituko ditugu jakinduria sakoneko mezu intenporalak —edozein garaietarako edo edozein pertsonarentzat balio dutenak, gure azken identitatearekin baitute zerikusia—, gomendio guztiz anedoktikoekin batera, komunitatearen zirkunstantzia konkretuen arabera sorturiko testuaren harira jaiotako gomendioak.

Hauxe da gaur irakurtzen ari garen testuan aurkitzen duguna: halako ‘arautze’ praktiko bat, komunitateko gatazkei aurre egiteko. Behetik gora doaz arauak, komunitateri obeditzen ez dion anaia/arreba eskumikatzeraino.

Giza taldeetan aski ohiko den funtzionatzeko moduaren aurrean aurkitzen gara. Homogeneotasun minimum bat nahi izaten dute, eta, horretarako, apur ez daitezkeen arauak sortzen dituzte.

Hala eta guztiz, talde erlijiosoak direnean, beste faktore bat gehiagorekin egiten dugu topo: zerutik etorritakotzat jotzen dituzte eurek sorturiko arauak. Hori dela eta, inork kontra egin ez diezaiekeen autoritatez jantzita azaltzen dira, agrabante honekin, gainera: betetzen ez dituztenak “paganoak” edo “publikanoak” dira.

Pretentsio horien aurrean, zentzu osokoa da, arauen beharra onartu arren, arau horien izaera erlatiboa aitortzea (Jesusek berak esana da: “ez da gizakia larunbatarentzat, larunbata gizakiarentzat baizik), eta ez erabili arma jaurtigarrien moduan, bat ez datorrenaren aurka.

Garbi esanda, testu hau ez da erraz uztartzen aurrekoarekin —ardi galduaren bila dabilen artzainaren parabolarekin—, ezta hurrengoarekin ere —mugarik gabeko barkamenarekin: hamar aldiz zazpi bider zazpi—. Ez dator bat Mateo errealistarekin ere zeinek badakien komunitatean badela oraindik erauz ez daitekeen iraka (Mt 13,30). Horrek guztiak gauzak bat adierazten du: testurik utopikoenek, seguruenik, Jesus historikoaren mezua dakarte, eta testu “errealistek” lehen komunitateko eguneroko bizimodu konplexuagoaren berri ematen digute.

Badirudi, hain zuzen ere, komunitate-bizitzari buruzko gogoeta dela Mateoren beste bi baieztapenak esplikatzen dituena.

Lehenengoak —lotu eta askatzeko ahalari buruz diharduenak— esaera tradizional bat jasotzen du, barkamenari buruz, eta printzipio honetan oinarritzen da: lurrean gertatzen den orok du bere isla zeruan, eta alderantziz ere gauza bera.

Hori hona ekartzean, garbi dago Mateok komunitateko arduradunen autoritatea indartu nahi duela, beren erabakiak berretsirik, eta, zaudete!, zeruak berak onetsitako autoritatea.

Azkenik, seguruenik Jesus historikoaren baieztapenarekin amaitzen da testua: «Bi edo hiru elkartzen badira nire izenean, han izango naiz ni, haien artean».

Dena dela, judutarren adagio zahar batek honela dio: «Bi pertsona elkarturik badaude eta haien artean Legeko hitzak [mintzagai moduan], beraien artean dago Jainkoa».

Azalean geratzen bagara, posible da baieztapen horien irakurketa intentzional eta boluntarista egitea: pertsona baten presentzia gugana dakargu, pertsona horrengan pentsatzen dugulako.

Hitz horien benetako aberastasuna eta egiarik sakonena, ordea, beste irakurketa-maila batean aurkitzen dira: gure benetako identitate sakonean ez dago inolako banaketarik; ez-bi gara. Beraz, kontziente izan ala ez, denok gaude denongan: identitate bera eta bakarra konpartitzen dugu.

Testu ebanjeliko hori horrela irakurrita, ez dago ulertzerik Jesus gure “ondoan” dagoenik —gure buruak horrela pentsatuko luke—, baizik eta bat garela Izatearen nukleoan. Horregatik, buru banatzailea isilaraztean, gure benetako identitatearekin konektatzen dugu eta, hor, Bat garela ikusten.

 ‘Enmanuelek’ —Jesusen izenak, Mateoren (1,23) ebanjelioaren beraren arabera—  ‘Jainkoa-gurekin’ esan nahi du. Gure irakurketa azken muturreraino eramanik,  baieztapen horretan ikus dezakegu izen haren errealizazioa: «Euren artean nago ni». Eta, aldi berean, gu zer garen errebelatu duen hura da Jesus: denok gaude denengan.

 www.enriquemartinezlozano.com
rufino iraolagarmendiaren itzulpen librea

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s