Zer da salbazioa?

Gurutze Santuari Gorazarre, 140914, Mt: 3,13-17

 «Jainkoaak ez zuen Semea mundura bidali mundua kondenatzeko, haren bitartez salbatzeko baizik»

 ****************************************************

 JESUSEN GURUTZEA: EZ MAGIA ETA EZ MITO

Testu hau ez dago momentu jakin batean erredaktatua, eta ez da egile bakarraren lana ere. Denbora luzean aritu dira testu berriak eransten, komunitatean sortzen ziren gogoetan jasotzen, eta glosatzaileren batek beste bat eransten zion aurrekoari.

Irakurleak kontuan izan behar ditu ohar horiek, hanka ez sartzeko, oso landuriko testuak direla pentsaturik. Ez da horrela, baizik eta komunitate-bizitzako hainbat momentu ezberdin kontatzen duten testuak dira.

Bestalde, kapitulu horietan guztietan, Joanen komunitatea elkarrizketan ari da judaismoarekin, Nikodemo ordezkari harturik. Gizon prestua Nikodemo, bila dabilena, eta Jesusengana doa.  Horregatik eskatuko zaio, behin eta berriz, Nikodemori, hau da, judaismoari “berriro jaiotzeko”; gai hori (berriz jaiotzearena) izango da kapitulu honetako guztiko ardatz harilkatzailea.

Gaur irakurtzen ari garen testuan, Moises ageri zaigu, basamortuan, sugea gora jasota. Judutarrarentzat, sugearen irudiak bi gauza gogoratzen zituen: herriaren kexuak eta Yhwh-en errukia. Zenbakien liburuan (21,4-9) kontatzen den eran, Moisesen eta Yhwh-en kontra gaizki esaka eta maiseoan hasi ziren, eta Yhwh-ek suge pozoitsuak bidali zituen; sugearen hozkadak heriotza eragiten zuen. Damutu zirelako eta Moisesen bitartekaritzari esker gauzak aldatu ostean, haga baten gainean brontzezko sugea ipintzeko enkargua jaso zuen Moisesek: aski zen hari begiratzea, pozoi hilgarriaren ondorioetatik sendatzeko.

Testu hau modu literalistan irakurtzen denean, kontzientzia mitikoak egiten duen eran, erraz bururatzen da “salbazioaren ideia magikoa”. Hain zuzen, horixe da kristautasunaren historian gertatu zena: erru-ordainketaren ideiak markatuko zuen, milurteko bat baino luzaroago, kristau kontzientzia kolektiboa, era mingarrian markatu ere.

Baina hori ez da irakurketa-modu bat baino; kontzientzia-maila jakin batetik egina, noski. Judutarrek, hozkada pozoitsuetatik sendatzeko, brontzezko sugeari begiratzea aski zela pentsatzen zuten era bertsuan, mende luzeetan zehar, kristau askok pentsatzen zuen Jesusen gurutzeko heriotzaren bitartez iritsi zela salbazioa.

Eta sakon azpimarratu nahi nuke hauxe: norbait kontzientzia-maila horretan aurkitzen denean, zailtasun handirik gabe onartzen da irakurketa-modu hori. Baina horrek ez du esan nahi ondorio kaltegarririk ez duenik, oso arriskutsuak, gainera; hauek dira horietako batzuk:

  • Jainko ofenditu eta zeharo mendekatzailearen irudia;
  • kanpotik diharduen jainko arbitrario baten interbentzionismoaren ideia;
  • bekaturako dugun joera unibertsalaren ideia; edozein erabaki pertsonaletik at eta aurretikoa, gainera (jatorrizko bekatuan sinetsi);
  • errudun-sentimendua sortu eta sartzea, muga patologikoak gainditzeraino;
  • kanpotik datorren salbazio “magikoan” sinestea.

Posible da, ordea, beste irakurketa bat ere. Testu sakratuak garai jakin bati lotuak daude, beraz izaera erlatiboa dute, ezbairik gabe. Hori onartzean, konprenitze-maila altuagoan kokatzen gara, eta fededunak ez dauka zertan jarraiturik pentsamendu magiko edo mitikoari itsatsita, jada hortik libre dago; izan ere, maila horretan irautea, kontzientziaren bilakaera dela medio, defenditu ezina izateaz gain, oso kaltegarria du.

Irakurketa berri honetatik ere, kristauak Jesusi begiratzen dio, Jesus gurutziltzatuari. Baina jada ez da ume-begirada eta ez da, batez ere, ume bihurtzen gaituen begirada. Orain, Jesusengan eta Jesusen patuan ikusten duena da —egokitu den agintaritzaren injustiziak eraginik— erabat errealizaturiko biziaren paradigma, leial eta fidel den-dena azkeneraino ematen. Horregatik, “gurutzera begiratzea” salbagarri bihurtzen hasten da: pertsona izatea zertan datzan ikusarazten digu.

Baina ez da bakarrik kanpo alderako begirada, ez da imitazio soilean geratzen den portaera, hori ere alienagarria izango bailitzateke. Kontzientzia transpertsonaletik eta ezagutzeko eredu ez-dualetik, ezin aberatsago gertatzen da irakurketa.  

Jesus ikustean, geure burua ikusten dihardugu. Ikuspegi berri horretatik, Jesus ez da  kanpotik salbatuko gaituen “magoa”; ez da “izaki zerutar separatu bat” ere, ezberdina gurekiko. Denok garena da…, nahiz eta aitortzera ausartu gabe jarraitzen dugun.

www.enriquemartinezlozano.com
rufino iraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s