‘Diada’ren durunda

 

Mendebaldea ere guztia beharreko politika egiten ari da munduan zehar

Ezer berririk ez eguzkiaren azpian, baina Kataluniak handikiro ospatu du gaur ere Diada, eta sekula baino oihartzun indartsuagoa hedatu nahiko du barrura eta kanpora, kontsultaren afera tarteko dela, oraindik inork ez badaki ere, azkenean, egingo den ala ez, modu irekian behintzat, hau da, beste hauteskunde batzuen babesean ez dela.

Niri “harrigarria” egiten zait kontsulta debekatu nahi izatea, XXI. mendean gaudela jakinik. Endemas ere, mila aldiz entzun dugunean, biolentziarik gabe edozein ideia defenda daitekeela, eta, nik dakidanez, Katalunian ez dago biolentziaren aitzakiarik. Nire iritzi apalean —eta badakizue ez naizela nazionalista suhar horietakoa—, tranpa egitea da «edozein ideia defenda daiteke» esan eta, gero, ideia horiek errealitate bihurtzeko bideak eta posibilitateak ukatzen badira.

Zer inporta dit niri, mundu zabaleko gizaseme honi, Katalunia, Eskozia, Eslovenia edo nik al dakit zein, politikoki  “independiente” izan ala ez? Independentziak, benetako munduko hiritar izateko, ez du ematen eta ez du kentzen, ez du banatzen eta ez du lotzen; are gutxiago, kapitalari komeni zaion erako mundu globalizatu honetan.

Berdin dio diferentzia kulturalak, linguistikoak, erlijiosoak eta edozein moldetakoak… estatu beraren barruko taldeen artean izan ala estatu politiko ezberdinen mugez gaindi izan. Berdin-berdin errespetatu behar dira, ez dago alderik, eta uniformizatzearen alde borrokatu eta apustu egiten duenak ez ditu errespetatzen ‘minoria’ kulturalak (ez zait gustatzen «minoria etnikoak» esatea). Hain zuzen, sarri askotan, horiexek izaten dira independentzia eskatzeko motiboak eta arrazoiak. Zergatik ez zaio bakoitzari berea ematen marko batean zein  bestean edo oraindik pentsatu ez dugun batean?

Gaia apur bat zabaldurik, onartezinak dira ‘islamista‘ askoren pretentsioa, eurena mundu guztian ezarri nahia, eta horren izenean egiten ari diren astakeriak; adibidez, oilo-ipurdiak aterarazi dizkiguten ‘dekapitazio telebisatuak’. Baina Mendebaldea ere guztia beharreko politika egiten ari da munduan zehar, Ekialdetik hasita, dena interes ekonomikoan oinarriturik.

Munduak beste soluzio bat behar du, solidaritatean, enpatian, tolerantzian, adiskidetasunean… sustraitua, giza balore eta dimentsio guztiak aintzat harturik; nahi bada, estatu beraren barnean nazio diferenteak egoki antolaturik, edo nazio bakoitza bere kasa eraturik baina denekin erlazionatu eta kolaboratuz.

Bai Horixe, DV:140911

 

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s