Segurtasun bila

27 Igandea, denbora arrunta, 141005, Mt: 21,33-43

 «Por eso os digo que se os quitará a vosotros el Reino de los Cielos y se dará a un pueblo que produzca sus frutos».  

 ****************************************************

 FANATISMOA, APATASUNA ETA SEGURTASUN ITURRIA

 Mahastiaren irudiak, Bibliaren tradizioan, historia handia dauka. Israelen sinboloa da mahastia (Os 10,1; Is 5,1-7), Jainkoarekin ezkonduko den emaztegaiaren irudia (Jer 2,21; Kant 1,14; 2,15; 6,11; 7,9.13; 8,12).

Mateoren ebanjelioko parabola bi eratan irakur liteke: kristologiaren klabetik edota eklesiologiaren klabetik. Lehenengoan, “seme” mandatari moduan azaltzen da Jesus, aurreko profetek izan zuten amaiera tragikoaren ostean; edo “lotura-harri” moduan, zeinen gainean egingo den “eraikuntza berria”. Bigarrenean, Jesusen komunitateak bere burua hartzen du “beste herritzat” zeini emango zaion erreinua, lehenengo “nekazariek” lortu ez zituzten fruituak lor ditzan (Israelego herria).

Ziurrenik, “gaitaginen heriotzaren” aipamenak tenplua eta Jerusalemen suntsitzeari egiten dio erreferentzia: Erromako armadak, 70. urtean, egin zuen hori.

Aldez edo moldez, parabolak adierazten duena da lehen komunitate kristau hark historiari buruz bere ikuspegitik egiten duela irakurketa. Pertsona indibidualek bezalaxe, taldeek ere beren ikuspegi partikularretik irakurtzen dute historia –ezin izan beste inola, izaera “finkatua” dugun neurrian–. Problema ez da irakurketaren izaera erlatiboa –saihestezina baita–, baizik eta absolutizatzea.

Adibidez, aldi historiko hartaz herri judutarrak egiten duen irakurketa zehara dibergentea. Horrek zer esan nahi du, aurrekoa baino okerragoa dela? Ez,noski; esan nahi beste ikuspuntu batetik begiratzen zaiola.

Gure ikuspuntu partikularraren ezinbesteko mugak apaltasunez aitortzeak baino ez gaitu askatuko edozein eratako dogmatismo eta fanatismotatik, eta hortik etorriko da elkarrizketa errespetuzkoa eta aberasgarria.

Hori gertatzen ez denean, liskar eta sesioan hasiko gara, eta irits daitezke oso gogorrak eta txit mingarriak izateraino: ezjakintasuna baino ez da kausa, egia gure ikuspuntu partikularrarekin nahasarazten baitigu.

Horregatik, Ajahn Chah maisu tailandiarraren hitz jakintsuak gogoratzea gustatzen zait: «Zuen ikuspuntuei lotzen zatzaizkiete eta asko sufritzen duzue. Ba al da dizue ikuspuntuak baino ez direla?»

Zer esan nahi du horrek, egiarik ez dagoela edo “egia asko dagoela”? Ez, Egia existitzen da eta bakarra da Errealitatearekiko. Horregatik, irekitzeak, apaltasunak, ikasteak eta elkarrizketak laguntzen digute Egian hazten. Plurala dena da, ezinbestez, Egiara hurbiltzeko modua.

Zergatik kostatzen zaigu horrenbeste diferentziak errespetuz hartu eta horrela bizitzen ikastea? Badirudi espezie gisa dugun historiak galarazten digula eta egia gure taldean dagoela konbentziturik hazi garela (etnozentrismo) eta ziurtasun hori zalantzarik gabeko segurtasun-iturri suertatzen zaigula.

Horrela ez aitortzeak esan nahi du igorik geunden pedestaletik (idulkitik) jaistea eta, batez ere, konstatatzea gure segurtasuna ez dela  sostengatzen uste hartan baizik deskubritu beharko dugun beste errealitatea batean.  

Segurtasuna, noski, ez dago finkatzerik ustearen gainean, zeinen eta garrantzitsua den: zeren eta uste oro objektu mentala da, eta, alde horretatik, aldakorra. Segurtasuna, bakar-bakarrik, sostengatzen da DENAren errealitatearen gainean. Gure identitatea ez dela egoa deskubritzen dugunean, baizik errealitate errealaren azken Fondoa, etxe horretan sentitzen gara, segurtasun oso eta konfiantzan. Baina esperimentatzen ez dugun bitartean, hara eta hona ibiliko gara, sostengatuko gaituen segurtasunaren bila, baina alafer-alferrik.

 www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraiolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa. Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Segurtasun bila

  1. Parkatu, baina sute dot 27. domekari dagokiola zure komentarioa.
    Eskerrik asko konpartitzeagaitik astero astero eta euskeraz!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s