Bi munduren arteko kontrastea

J. I. Iztueta Kultur Elkarteak herriko familia eta etxeen argazki zaharrak hartu, fitxa bihurtu, eta karpeta irekia osatu du, auzoka antondurik: Aiestaran Erreka, Arruegi, Egileor, Elbarrena, Kale Etxeak, Olaeta, Urreta, Urtesabel eta Urtsu Erreka. Argazkiaz gain, etxearen eta etxe horretako familiaren historia labur bat ere agertzen da fitxan. Funtzionaltasuna da fitxa eta karpetaren sekretua. Oraingoz, 70 bat familiaren fitxak atera dituzte, eta J. I. Iztueta Kultur Elkarteak lanean jarraituko omen du, fitxa berriak osatu ahala, karpeta hazi eta gizentzeko. Inork ez dauka parte hartzeko obligaziorik, borondatezkoa da, baina, arduradunen ustez, ederra litzateke herriaren ikuspegi zabal bat, ahal bada osoa, izatea.

Joan den mendearen erdi aldekoak dira argazkirik gehienak eta, hain zuzen, horiek dira gaurko bizimoduarekiko diferentzia markatzen dutenak, kontrastea nabarmentzen dutenak. Beti ez da gertatzen beste pertsona batzuk, gazteagoak, izatea partaide bizimodu berriaren partaide; maiz asko, txikitan nekazaritzan eta artzaintzan ibilitako jendea gero beste bizimodu bat egiten hasi zena. Badira bat baino gehiago astoa eta karroarekin Ordiziako azokara, txerri saltzera, joan izan zirenak, eta gaur egun, adibidez, interneten ondo asko moldatzen direnak.

141004 ZALDIBIKO FAMILIAK (jarraitu)

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s