Ezteiak

28 Igandea, denbora arrunta, 141012, Mt: 22,1-14

 «Eztei-otordua prestaturik dago, baina gonbidatuek ez ziren duin. Zoazte, orain, bidegurutzeetara eta aurkitzen dituzuen guztiei esan etortzeko».     

 **************************************

 ZER GAREN AHAZTU GABE!

 Badirudi Mateok, hemen, bi parabola uztartu dituela. Ematen duenez, lehenengoa Jesus historikoarekin dago lotua, baina ez hala bigarrena.

Ezteien irudia da maiteenetako bat Erreinuaz hitz egiteko. Ezkontza-ospakizuna hiruzpalau egun luzatzen zen; festa handia izan ohi zen, bozkario eta ugaritasunaren festa. Janari-eskasia nabarmena zen gizarte batean gaudela kontuan hartzen badugu, hobeto ohartuko gara zenbateraino zen garrantzizkoa horrelako ospakizun bat.

Semearen ezteiak prestatzen ari den erregea aurkezten digu lehen parabolak. Baina bazkaldarrei deitzean, hauek aitzakiak ipintzen hasten dira; hori gutxi balitz, zerbitzariak jipoitu eta hiltzeraino iristen dira.

Gonbitari uko egitea, noski, ofentsa izugarria zen anfitrioiarentzat (oso protokolo zaindua zeukan).

Gonbidatu ofizialek onartzen ez eta, nahi zuten guztiei, “on” eta “gaiztoei”, ateak irekitzea erabakitzen du erregeak, jangela mukuru bete arte.

Hona arte lehenengo parabola. Lehen nioen eran, eztei-irudia, antza, Jesusena berarena da, nahiz eta Mateok alegoria bihurtu parabola, klabe kristologiko eta eklesiologikoan irakurtzeko: gu  —esango dio Mateok bere komunitateari— “bidegurutzeetan” aurkitzen ziren gonbidatuak gara, Jainkoaren Semearen (Jesusen) ezteietara deituak, “herri hautatuak” joan nahi izan ez zuelako (Jesus aitortu nahi izan ez zuelako); eta, Mateoren esanean, herri horrek oso oker jokatu zuen.

Baina, segidan, Mateok  beste parabola bat kontatzen du; oraingo hau jada “jangelan” den bere komunitateari eskainia. Jangela horretan bada pertsona bat, gonbidatu bat, “festarako traje egokia” ez duena.

 “Traje” hori, bataioaren sinboloa da. Gonbidatuari aurpegiratzen zaiona da eztei-otorduan parte hartzen ari dela, baina ez dela koherentea hartu duen bataioarekiko. Parabola mehatxua da orain. Komunitateko partaide direnei portaera zuzena eta egokia exijitzen zaie.

Inolako zalantzarik gabe, eranskin hori ez da Jesusena —ez baitzezakeen bataio komunitarioari buruz hitz egin—, baizik eta hasierako komunitatean sortua.

Lehenengo interpretazioa —klabe kristologikoa eta eklesiologikoa— aparte utzirik, den erreal ororekiko batasuna espresatzen du eztei-irudiak: dena bat da. Hori ikusten dugunean, lotura-, taldeko izate- bake- asebete- eta batasun-sentsazioa azaltzen dira gure bizian

Gure drama, aldiz, errealitate konpartitu hori aintzat ez hartzea da. Ez da harritzekoa distraiturik bizitzea —“lur-sail eta negozioetan pentsatzen egotea”—, erlatiboa absolutitzatuz  eta egiten dugunarekin nahasturik.

Hori gertatzen denean, ahaztu egitez gara “ezteiez” —den errealitateaz, gure benetako identitateaz— eta gure egoa oraturik dagoen gauzetan entretenitzen gara. Ondorioa da: inolako zentzurik eta esanahi sakonik gabeko bizi egozentratua.

Jesusen hitza, gonbita moduan, egundoko berri ona da: sakonki begiratzera animatzen gaitu, egoa entretenitzen duten bertatik bertarakoa baino gehiago ikustera gonbidatzen gaitu, hau onartzeraino: benetan garena, bat eta oro betea den Hura, gauza egonkor eta iraunkor bakarra, beti salbu dagoena.

www.enriquemartinezlozano.com
ruifinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s