Pasadizoak katean

Orain, terreno-mutur hura han dago laharrak eta oteak hartuta

Behin batean, lagunartean zeudela, lagun usteko batek (usteak erdia ustel), barre txiki artean eta ironiaz, zera esan omen zion Ramon Iriarte Garayarri (RIGi). R., argazki dotorea ipini duk oraingo honetan ‘blog’ean. Zuen baserria izango duk, noski? RIGek ez omen daki zergatik esango zion: baserria jada RIGena ez delako, baserria oso zaharra delako…

Baina alfer gaizto! omen zebilen RIGen adiskidea. Baserriaren jabetza ukatuko omen zion; ez omen zizkion ostuko, ordea, eta ahantzaraziko, burua sano zuen arte, han igarotako egunak; ez omen zizkion memoriatik borratuko baserri zaharrarekin izandako mila elkarrizketa eta konplizitate; ezinezkoa omen da haren gogotik eta bihotzetik desagerraraztea etxeak azaldu zizkion mila sekretu, eta bizitzari buruz eman zion ikuspegia. «Esan ahalko dute ene etxea ez dela, baina nehork ez du esaten ahal ene jaiotetxea eta sehaska ez denik», mintzo mintzatu zen RIG.

Beste pasadizo batekin erantzun nion: «Behin batean, hauxe idatzi nian nik: Geure baratzean lau tomate edukitzeari askoz garrantzi handiagoa ematen diogu mendiko terreno komun eta publikoan mila arbola izateari baino». Ez gara ohartzen arbola horiek, besterenak izanda ere, mesedegarriago zaizkigula gure ortu partikularrean landa ditzakegun tomate guztiak baino.

RIGek hartu zidan, berriz ere, txanda. Bere etxeko balkoitik egundoko panoramika ikusten omen da: soro-belardi ordeka eta zabalak, arbola lerden eta lirainak… Halabeharrez, bi auzokide suturik ikusi omen zituen, aurrekoan, muga inguruko metro batzuen gorabeheran. Bere artean, omen zioen RIGek: «Tonto ahalenak zuek! Metro batzuen gorabeheran, horrela haserretuta! Begira, nik goizetik iluntzera disfrutatu eta gozatzen dut bistaz atzeman dezakedan neurri osoan paraje hori guztia. Zer axola du norena den, kontenplatu eta horrela nire espiritua elika badezaket?».

Pasadizo honekin erantzun nion:  Neuk ere ezagutzen dut kasua. Ikusitako nago bi baserritar borrokan eta elkar, aizkora jasota, mehatxatzen, terreno-mutur eta bizpahiru arbola ziztrinengatik. Orain terreno-mutur hura han dago laharrak eta oteak hartuta, arbolek lehen bezain ziztrin jarraitzen dute, eta ez da inon baserritar haien arrastorik.

RIG ez zegoen isiltzeko. Berak eman zion errematea elkarrizketari: haren emaztea “galduan” aterako omen zen senipartearekin, baina ikaragarri irabazi omen zuen horrekin, familiarekiko erlazio onak zeharo sendotu zituelako.

Bai Horixe, DV:141016

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Pasadizoak katean

  1. ederra!
    zenabt burruka bide baten jabegoagatik, munarri baten lekuagitik!
    hain zabal hartuko bagendu, zorioneko gu.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s