Fisikoen hitza

Existentziari buruzko azken arazoei aurre egiten hasten garenean, askok uste edo espero du fisikak eta mistikak erantzun berdinak ematea. Mezu hori hedatu dute, besteak beste, Fisikaren Taoak’, ‘Wu Li-ko maisuen dantzak’…

Konklusio hori ez dator bat, ordea, fisiko handiek pentsatzen zutenarekin. Einstein, Eddington, Bohr, Planch, Heisenberg eta Paulik, adibidez, zeharo baztertu zuten fisikak mistizismora bultzatzen zuelako ideia. Baina harrigarriena da guztiak izan zirela mistiko nabarmenak. Beraz, badago zer esplikatua.

Aipatu ditugun fisiko guztiok pentsatzen zuten zientzia eta erlijioa edo fisika eta espiritualtasuna beharrezkoak zirela errealitatera osoki eta erabat hurbiltzeko, baina nahastu ez. Baizik eta Osotasun Bakarraren parte bezala jorratu.

Fisika newtoniarrak gailurra harrapatu zuenean, materialistek gogor heldu zioten fisikari: unibertsoa makina determinista bat izanik, ez zegoen lekurik aukeramen librearentzat. Fisika newtoniarrak ez du ematen, ordea, argudio bakar bat ere Jainkoaren kontra. Aitzitik, Jainko kreatzailearen premia ikusten zuen.

Zein da fisikaren papera, eta zein erlijioarena? Aipatu ditugun teoriko horien guztien artean adostasuna totala da: fisika modernoak ez du eskaintzen inolako euskarri positiborik mistizismoaren edo traszendentalismoaren alde, nahiz fisikoak, aldez edo moldez, mistikoak izan ziren.

Hala zioen Einsteinek: «Fisikako axiomak giza bizitzari aplikatzeko moda ez da bakarrik sekulako okerra; horrez gain, gaitzesgarria da». «Erlatibitatea guztiz teoria zientifikoa da, eta ez dauka inolako zerikusirik erlijioarekin».

Planck-ek zioen, bere aldetik, existentziaren bi dimentsio oso ezberdinez arduratzen zirela zientzia eta erlijioa. Are gehiago, bien artean ez omen daiteke sor inolako gatazka edo akordiorik; botanika eta musikaren artean sor ez daitekeen bezalaxe.

Esperientzia mistikoaren muina hau izan daiteke: kontzientzia mistikoan, zuzenean eta bat-batean atzematen da Errealitatea, hots, inolako tartekaritza, elaborazio sinboliko, kontzeptualizapen edo abstrakziorik gabe. Subjektua eta objektua, denbora eta espaziotik kanpoko ekintza batean elkartzen dira.

Aldiz, fisikoak errealitate kuantikoa edo erlatibista kontenplatzen duenean, ez ditu kontenplatzen ‘gauzak beren baitan’, ez du kontenplatzen errealitatea zuzenean, tartekaritzarik gabe. Hau da kontenplatzen duena: ekuazio diferentzial sail bat, guztiz abstraktuak. Hori, berez, ez da errealitatea, baizik eta errealitatearen sinbolo matematikoak dira. Laburbilduta, itzal eta sinboloen munduaz arduratzen da, eta ez kobatik kanpora dagoen argiaz. Bueno, egia esateko, lehengo fisika ere itzal eta sinboloz arduratzen zen, baina ez zeukan horren kontzientziarik, eta oraingoak, berriz, bai.

Sir James Jeans-en ustez, zientziak gaur egun naturari buruz eskaintzen dizkigun irudi guztiak —behaturiko fenomenoekin bat datozen bakarrak—, irudi matematikoak dira.  Hainbeste aurreratu arren, oraindik ez gaude kontaktuan errealitate ukigarriarekin edo azken errealitatearekin.

Eta hor daukagu zerbait gehiago dagoelako sentsazioa. Eta kontzientziara jotzen dugu edo itzultzen gara. Hor beste zerbaitekin topo egiten dugu, sinboloen munduaren bidez iritsi ezin garen zerbaitekin.

(Bibliografía: Cuestiones cuánticas, Kairós, Ken Wilber, 13-33. or.)

 

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s