Ardiki Eguna

Gogoetatxoa, Ardiki Egunaren inguruan

ZALDIBIA.- Aurtengo Ardiki Eguna ere gainean dugu, hil honen 26an egingo da, hain zuzen XX. aldiz, 1994an hasirik, urte batean huts egin bazuen ere. Herriko kronista izanik, pentsatuko duzuenez, asko eskribitu dut gai horren gainean. Inoiz ez dut neure gogoetarik argitaratu. Besteek esandakoa edo besteei galdeturikoa izan da beti. Aurten, programarekin-eta hasi aurretik, gogoetatxo bat egin nahi nuke. Nola eta nondik bizi dugu Ardiki Eguna ‘zaldibitarrok’ eta gainerako jende guztiak? Arki Elkarteak, bere garaian, ipini zituen helburuak. Hauek dira printzipalenak: artzaintzaren ikuspegi historikoa eta kulturala erakustea, ardikia promozionatu eta komertzializatzea, eta aurrerapen teknologikoekin harremanetan jartzea.

Helburuak paperean ipini arren, arrisku handia dago Ardiki Eguna bi munduren arteko kontraste moduan bizitzeko. Horrela balitz, horrek etena sortuko luke, nostalgiaz eta folklore moduan edo museoko “pieza” gisa ikusiko genuke. Lehengo bizimoduaren oroimen eta haren omenezko festa baino ez litzateke izango.

Askok esango dute gaurko errealitatetik begiratzen diotela, helburuetan azaltzen den moduan. Nik esango nuke ez dagoela atzoko eta gaurko errealitaterik: errealitatea bakarra da. Den guztiarekiko batasuna da errealitatea. Bestea hitz egiteko modua besterik ez da. Aroak ez dira errealitate osoaren manifestazio konkretuak baizik. Eta aro bakoitza hurrengoan integratu behar da eta ez berezirik ipini, eta integratuz transzenditu. Horrela artzaintza beti bakarra izango da, bizitzarekin batera egingo du aurrera eta Ardiki Eguna betiko bermatuko da, etenik eta nostalgiarik gabe, baizik eta presenteko bizipen gisa.

 ‘Erromeri bira’, ekintza berria aurtengo Ardiki Egunean

Datorren igande arratsaldeko 6:00etarako dago programatuan, herriko plazan

 ZALDIBIA. Goierrin dantzaren inguruan biltzen direnek antolaturik, Erromeri Bira izango da aurtengo Ardiki Eguneko berrikuntzetako bat programan. Datorren igande arratsaldeko 6:00etarako dago programatuan, herriko plazan.

Antolatzaileen hitzetan, garai batean, Goierri aldean, hain indartsua zen dantzarako zaletasuna berreskuratzea da ekintza horrek lehenengo xedea. Gainera, denek elkarrekin: adineko, heldu eta gazte. Bigarren helburua da, herri batean antolatzen denean, beste herrietatik ere jendea etortzea, eta, horrela, herrien arteko harremanak estutzea. “Hirugarren tokian ipiniko genuke –dio Marijo Garmendiak, Zaldibiako arduradunak– herriko trikitilariei parte hartzeko aukera ematea”.

Oraindik badira tokiak erromeriari indartsu eusten diotenak, baita Goierrin ere; esate baterako, Itsasondoko Urkian eta Kizkitzan.

Trikitilariek bezalaxe, dantzariek eta txistulariek ere izan dezakete posibilitatea ikasi dutena jende aurrean azaltzeko.

Hamar herriren lana

Hamar herrik hartzen dute parte proiektu honetan: Arama, Arriaran, Beasain, Gabiria Idiazabal, Lazkao, Legorreta, Ordizia, Urretxu eta Zaldibiak.

“Gure ustez, Iztuetaren herrirako, nahiz eta beste dantza mota batez ari garen, oso ekintza egokia da, eta hala iruditu zaigu Ardiki Elkartekooi”, azaldu digu Migel Mari Irastortzak, arduradunetako batek.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s