Galdera maltzurrak

29 Igandea, denbora arrunta, 141019, Mt: 22, 15-21

 «Beraz, ordaindu Zesarrari Zesarrarena dena, eta Jainkoari Jainkoarena dena»

*****************************************

 JAINKOA ETA ZESARRA: NOREN BAITARIK “BIZI  DUGU GEURE BURUA”?

Badirudi Jesus maisu zela galdera maltzurrak desaktibatzen…, eta, zepoan harrapatzeko, tranpak ezartzen zituztenak nabarmen uzten.

Kasu honetan, horixe gertatzen da. Baita berpizteari buruz, planteamendu absurduan (Mk 12,18-27) oinarriturik, galde egiten diotenean ere; berdin adulterioan harrapaturiko emakume bat aurrera ekarri eta harentzat kondena (Jn 8,1-11) eskatzen diotenean; edo bere autoritatea nondik datorkion zalantzan ipitzen dutenean (Mt 21,3-27).

Benetako elkarrizketa posible da, bakar-bakarrik, apaltasun eta bestearenganako errespetutik  jaiotzen denean. Inoren ekarpenak ezagutu eta baloratzeko gogo eta jarrera irekitik sortzen da elkarrizketa hori, nahiz eta beti ez bat etorri, baina beti aberasgarri.

Benetako jarrera egokirik ez badago, elkarrizketa ezinezko bilakatzen da. Kasu horietan, Jesusek —bazekielako zurikeria horren azpian asmo gaiztoa dagoela— erabakitzen du garbi azaltzea jarrera oker horren eta galdearen beraren desegokitasuna. Bai irtenbide azkarrak aurkitu ere, sakontasun-karga handia dutenak.

 Kasu honetan, bereziki, arazo sentibera da, Inperio erromatarrak zanpatu eta zerga gogorrak ezarriak zeuzkan herriarentzat.

Hasteko eta behin, Jesusek nabarmen uzten du defini dadila eskatzen diotenen inkoherentzia. Fariseuek, okupazioko armadaren kontrakoak eta Jainkoaren autoritatea baino onartzen ez zutenak, txanpon paganoak erabiltzen zituzten, eta, judutar eliztar finarentzat, idolatrikoak. Hain zuzen txanponak, aldeonean, Zesar Tiberioren irudia zeraman, erramu-girlandaz apaindua; duintasun jainkotiarra adierazten zuen, eta inskripzio hau zeraman: “Tiberio Zesar Augusto, Augusto jainkotiarraren semea”. Alderantzian, berriz, legenda hau: “Pontifize gorena”, eta enperadorearen amaren irudia, jainkoen tronuan eseria.

Baina ez du desmaskaratzen tranpa ezartzen diotenen kongruentziarik eza bakarrik, baizik eta baieztapen sakona egiten du, ondorio handiak dituena, eta zeharo gaintzen du debatearen anekdota: “Eman Zesarrari Zesarrarena dena eta Jainkoari Jainkoarena dena”.

Sarri askotan literalismo engainagarriaren izenean interpretatu denaren kontra, kontua ez da separazio dualista bat ezartzea ustez bata bestaren aurka dauden bi eremuren artean. Irakurketa horrek distortsionatu egiten du errealitatea eta, beste gauza batzuen artean, funtsik gabeko espiritualismora garamatza.

Ez da errealitate bananduen arazoa, baizik eta sakontasun-mailarena. Agian, esan daiteke honela: Kendu Zesarrari Jainkoarena dena”. Espresio horrek markatuko luke norabide zuzena. Jesusen erantzunak erabat desaktibatzen du edozein absolutismo politiko, boterearen absolutizazio oro.

Kontua ez da “espiritual” deitzen diogun hori Jainkoarentzat gordetzea, eta “material” esaten diogun horretaz Zesarra arduratzea. Zeren bien arteko bereizketa gure buruan bakarrik existitzen da. Aitortu behar dena da transpertsonala soilik dela absolutua; pertsonala (egoikoa), boterea barne, beti erlatiboa da, eta daukan zentzun bakarra da pertsonen zerbitzurako izatea.   

Ez ezerk eta ez inork du berea “botere absolutua”. Jainkoa bakarrik da Jainko. Jesusen hitzak, beraz, “geure baitan” bizitzeko moduaz dihardu; edo, zuzenago esanda, “geure burua” nondik bizi dugun kuestionatzen du: erlatiboaren mailatik (Zesarra) edo sakontasunaren mailatik (Jainkoa)?

Espirituala ez da materialaren aurkakoa. Ez dauka zerikusirik “zerekin” baizik eta “nondik”ekin. Ez dira existitzen gauza “espiritualak” (errezatu, sakrifizioak egin, zerbitzatu…), eta gauza “materialak” (barre egin, jostatu, dibertitu, lan egin…). Dena da espirituala…, baldin eta gure benetako identitatetik bizi bagara, hau da, den guztiarekin bat aitortzen garen “leku” hartatik bizi bagara.

Labur-labur esateko: ongi ulertzen bada, esan daiteke ez dela Jainkoa eta Zesarraren artean hautatzea —modu dualistan—, baizik eta Zesarrenarena Jainkoarengandik bizitzea.

 www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s