J.M. Arizmendiarrieta

JMA azkar ohartzen da zer gertatzen den Nerbioiren ezkerreko enpresa handietan

 ‘Hemen’ aldizkariak publikatu berria du monografiko bat  Jose Mari Arizmendiarrietari eskainia. Argitaratu aurretik, bi lan pasatu dira nire eskuetatik, euskaratzeko: Fernando Gozalo-Bilbaorena eta Beasaingo La Sallen ikaskide izan nuen eta gero apaiz egin zen Arturo Garcia Luciorena. Azkeneko hori baliatuko dut, gaurko artikulua moldatzeko.

Markinako euskal eta nekazaritza giroan, eta seminarioan, hezia dator Jose Maria Arizmendiarrieta (JMA), Gerra Zibilaren ostean, 1941ean, Arrasatera. Giro makurra aurkituko du eremu gehienetan: politikoan, sozialean, laboralean, kulturalean… Agian, erlijioa zen kohesio-emailerik handiena, eta badirudi hori baliatzen duela, bere proiektua aurrera ateratzeko, ‘Elizaren doktrina soziala’ oinarri hartuta.

JMA azkar ohartzen da zer gertatzen den, adibidez, Nerbioiren ezkerreko enpresa handietan: lanaldi luzea, langileen parte-hartzea, enpresaren martxan, hutsaren hurrengoa, soldata eskasak… JMAk uste du Elizaren ezinbesteko betebeharra dela ‘pertsona guztiak santifikatzea’ eta ‛mundua kristauago egitea’, kristau fedearen araberako printzipio etikoetan oinarriturik.

JMAk, besteak beste, etekinaren banaketa solidarioa aldarrikatuko du. Horrek txoke egiten du ideologia liberalarekin eta hori ekonomia kapitalistan finkatzeko forma praktikoarekin. Ebanjelioa txertatu nahi du eguneroko errealitatean, batez ere enpleguari dagokionez. Guztien ondoan egon nahi du, baina batik bat gaztediaren ondoan. Guztiz konbentziturik dago eredu kapitalista gainditzeko premiaz. Sermoietan-eta, beste eredu baten alde hitz egingo du. «Produkzioan ez da sakrifikatu behar pertsona efikaziaren izenean, langilea makinekin lehian ipintzen duen espiritu ekonomizistatik».

Egoera hau ez da balekoa JMArentzat, eta ez da gelditzen pasibo, eskuak tolesturik, baizik eta aztertu egingo du, Elizaren pentsamendu sozialari jarraiturik aztertu ere; kritikatu egiten du, alternatiba egokiak aurkitu beharko ditu, ideal humanistarekin ados (adosago) datozenak.

Posibilitate legal asko kontsultatu beharko du, kooperatiba-forma aurkitu arte, baina dena diseinatu beharko, ez baitzen artean inoiz aplikatu industria-sektorean. Printzipioak bai, badira: pertsonak, langileak, dauka lehentasuna; hori bakarrik, ordea, ezer gutxi da. «Enpresaren interes hutsean ez gelditzeko bidea aurkitu behar da, eta prest egon gizarte osoaren ongizatearekin kolaboratzeko, bereziki ahulenak aintzat harturik…».

Bai Horixe, DV: 141023

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s