Bidea, egia, bizia

Defuntu santuen eguna, denbora arrunta, 141102, Jn: 14, 1-6

 «Ni naiz bidea eta egia eta bizia. Inor ez da joaten Aitarengana, nire bitartez ez da»

 ************************************************

 KONFIANTZA APURTEZINA

Garbi dago, Jesusen testamentu espiritualean, Joanen komunitateko bizitza agertzen dela islaturik. Kezkaturik eta larrituta dabilen komunitatea dugu; estu eta larri, kanpoko pertsekuzioak eta barruko zatiketa dela kausa.

Komunitate horri zuzendua dago Jesusen hitza: “Ez bedi aztora zuen bihotza”. tarassesqw: tarasseszo da original grekoan azaltzen den aditza. Oso zirrara sakona, itsutzen duen asaldura totalaren antzekoa, adierazten du.

Zalantzarik gabe, horixe izango zen dizipuluen esperientzia ere Maisuaren bizitzako azken egunetan gertatu zirenak ikusita. Eta gurea ere halaxe da, erabat tokiz kanpo, deskolokaturik, uzten gaituen edozein gauza gertatzen zaigunean.

Asaldura eta larria azaldu ohi dira, beti, gure zoria gertatzen den horrekin lotzen dugunean, baldin eta gertatzen den hori bat ez badator desio eta espektatibekin.

Gertatzen denak bi ezaugarri ditu: batetik, ez dago gure borondatearen baitan; bestetik, iragankorra da. Horrekin identifikatzean, gertaeren txotxongilo bihurtzen gara; animo-egoera ezin dugu kontrolatu eta hortxe bizi gara, biziz baino gehiago iraunez, gorabehera handikiekin, inon pausatzen ez den termometroa bezala.

Irtenbidea ez da, inolaz ere, gertatzen dena kontrolatu nahi izatea, ezinezkoa da, baizik eta beste toki batean kokatzea, gertatzen denaren kontzientzia hartzea. Gertatzen dena iragankorra da; kontzientziak beti irauten du: ekuanimitateak ordezkatuko ditu  gorabehera gaizto eta ezinegon guztiak. 

Jakinduria da, bada, gertatzen denetik gertatzen denaren kontzientziara pausoa ematea. Eta horretan treba gintezke. Hori lortuko dugu edozein sentsazio, sentimendu, emozio, animo-egoera, zirkunstantzia, gertaera eta abarri buruz kontziente garen heinean. Zer sentitzen dugun edo zer gertatzen ari den ohartu behar dugu. Kontziente banaiz, distantzia hartzen dut, askatasunean hazten ari naiz, eta argi gehiago dut nire benetako identitatearekin konektatzeko: ez naiz gerta daitekeen ezer, pentsa edo sendi dezakedan ezer, baizik eta kontzientzia purua non agertzen den esandako hori guztia.

Kontzientzia ez da ikaratzen, ez du sufritzen, ez da bere onetik ateratzen; ez da hil ere egiten, ez baitzen inoiz jaio. Dena izan dadin uzten du. Prozesu osoa gidatzen duen jakinduria da. Kontzientziarekin bat egiteak esan nahi gure benetako identitatean finkatzea eta Biziaren korronteak eraman gaitzan uztea.

Bide horretatik doaz Jesusen hitzak: “Sinetsi Jainkoagan eta sinetsi nigan ere”. Jesusek baretasunarekin, bakearekin, erlazionatzen du, zuzen-zuzenean, fedea, behin eta berriz konfiantzarako deia eginez. Honako hau esango balu bezala: eutsi konfiantzari, izan konfiantza existentziaren Hondo (barne) onbera hori dela etengabe sostengatzen zaituztena, zeren hori baita, zer eta, zuen identitaterik sakonena osatzen duena.

Ez zaigu esaten gure buruak aurkezten digun zerbaitetan konfiantza izateko, baizik eta, beste mila izenen artean, Konfiantza deritzon eta beti salbu dagoen Hartan izateko.

Ikuspegi ez-dualetik, begi-bistakoa bezain xumea da: izan konfiantza benetan zaren hartan, hor ez dizu inork eta ezerk kalterik egingo-eta. Hondo-barnean, dio Jesusek —nahiz eta badirudien Joanen komunitateko esaldi tradizional bat dela—, “egonleku asko dira”, hau da, guztientzat dago toki bat. ‘Askok’ ez du besterik adierazten, zabaltasuna baizik. Kontzientzia edo Jainkoa ez da guztiok konpartitzen dugun leku mugagabea baino, hantxe egiten dugu topo elkarrekin. Esan dezagun identitate konpartituaz dihardugula: “hemen nago ni eta baita zuek ere”. Identitate horrekin konektaturik bizi garenean bakarrik ikusten dugu bat garela Jesusekin, bat Jainkoarekin.

Horrelako proposamen baten aurrean, ez da harritzekoa Tomasena dela dioten galdera hori sortzea eta Jesusek aldarrikapen sonatu hura egitea: “Ni naiz bidea eta egia eta bizia”.

Ni naiz bidea: Egia eta Bizia. Horra beste izen batzuk Kontzientzia edo Jainkoa izendatzeko. Eta bidea ez da besterik, baizik eta kontzientzia hartzea horixe dela gure benetako identitatea: Ni-Naiz.

Jesus kontziente da identitate horretaz eta hortxe finkatua dago. Baina, konpartitua delarik, haren hitzak guk ere esan ditzakegu…, baldin eta, eta soilik baldin eta, benetan garenarekin konexioan bagaude.

Jesus dena, guztiok gara. Gertatzen dena da beldurra ematen digula aitortzea, eta gure ego txikira murrizten gaituen ezjakintasunean jarraitzen dugu, harekin identifikaturik. Eta gure egoarentzat askoz ere errazagoa da, erosoagoa, eta, agian, ‘zentzuzkoagoa’ ere bai Jesus goiko idulkian ipintzea eta kultu-objektu bihurtzea, ‘ispilu’ gisa ikustea baino, ispilu non islatzen den jadanik guztiok garena. Ilunak baino beldur gehiago ematen digu argiak: eta, hain zuzen, beldur hori da Jesusen hitzak geure egitea oztopatzen diguna.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s