Kooperatiba-esperientzia

Mila bederatziehun eta berrogeita hamaseian sortuko da lehenengo kooperatiba: ULGOR

 Aurreko astean, Jose Mari Arizmendiarrietari buruzko artikulua eskaini eta, artean, gauza asko geratu zitzaigun kabitu ezinik. Beraz, gaurkoa haren jarraipen eta osagarri litzateke.

1956an sortuko da lehenengo kooperatiba: ULGOR. Ez da jaioko produzitu eta transformazio ekonomikoari eragiteko bakarrik, baita egoera politiko eta sozialari eragiteko ere. Hurrengo urteetan beste enpresa batzuk sortuko dira: Lankide Aurrezkia, Eroski…

«JMAk arretatsu jarraituko dio dinamika horri, baina bigarren planotik. Gogoeta eskainiko du, inposatzeko inolako gogo eta asmorik gabe eskaini ere. Egiten duena da biziki animatu ekintzara eta aipaturiko printzipioen artean ezinbestekoa den koherentzian sakontzera, horren bidez garapen eta bake sozial handiagoa lortzeko».

Gogor saiatuko da ikasleengan balore hauek txertatzen: langiletasuna, ekimen-espiritua, zuhurtzia, egiaren aldeko izaera, solidaritatea…  JMAk kooperatibismoari ekiten dionean, egundoko dikotomia dago ugazaba katolikoaren bizitza pribatua —sarritan sentibera eta eskuzabala— eta enpresan erakusten duen jokabidearen artean: ez ditu onartzen langileen autodefentsarako erakundeak. Sindikatu bakar eta bertikalaren garaia da.

JMAren ustez, enpresa, edozein dela ere, ez da justua langileei adosturiko soldata ordaintzen dielako; horrez gain, beren duintasuna errespetatu behar du (lan-baldintza laidogarriak saihesturik) eta ekimen arduratsuak sustatu, denek aktiboki parte har dezaten, inplikatuak sentitzen direlako. Ez da onargarria, noski, lana merkantziatzat hartzea (hori horrela, desegokia da lan-merkatua bezalako espresio soziologikoak erabiltzea, objektu huts bihurtzeko joera adierazten baitute).

Xedeari dagokionez, JMAk nahi du oinarri ebanjelikodun humanismoan sustraituriko printzipio sozialen balioa praktikan finkatzea, ikusarazirik ez zirela gelditzen errealitatetik aparteko teoria hutsean. Izan ere Ebanjelioak, dualismorik gabe harturik, pertsona osoaren eta pertsona guztien garapen osoa ahalbidetzen  du. Enpresaren forma kapitalista eta lan-erlazioen determinazioa naturalak direla diotenen aurrean, JMAK ausart jokatuko du. “Ebanjelioa, JMA gidatzen duen argia, iraultza iraunkorra da, eguneroko konbertsioa eskatzen baitu”.

Guztiz pedagogia egokia darabil. Oso kontuan harturik zeuzkan aldaketa serioak ez daitezkeela egin gauetik goizera. JMAK demokrazia ekonomikoa praktikara eramatea nahi zuen, oinarriak ipini ere ipini zituen.

Bai Horixe, DV: 141030

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s