Adiskidetzea

Ez dakit nola ez den posible adiskidetzea, haserrarazi gintuzten ekintzak eta ekintza horietatik etorritako ondorio berriak desagertu badira. Propio ipini dut ondorio berriak. Gertaturikoak eta utzitako ondorioak hor daude-eta. Ondorio zaharrak deituko diet hauei. Lehenik eta behin, ondorio zaharrak gestionatzen hasteko, ezinbestekoa da ekintza eta ondorio berririk ez izatea. Eta hori, behintzat, betetzen ari da: aurrerapauso handia da.

Agian, ez da posible adiskidetzea, haserrearen gainean behar beste gogoeta egin ez dugulako. Haserrearen mailak ikusi beharko genituzke, eta bakoitzak bere burua kokatu beharko luke maila horietako batean:

  1. haserre nengoen borroka armatuarekin, baina adiskidetzeko inolako problemarik ez, praktika onartezin hori amaitzen denean.
  2. borroka armatuari terrorismoa deitzeraino nengoen haserre; baina prest nengoen amaitzen zenean elkarrizketan hasteko, presoen gorabeheran.
  3. guztiz haserre nengoen terrorismoarekin, eta ez dut ikusten beste konponbiderik, baizik eta legea bete; hori bai ad hoc egindako legeak derogatu.
  4. guztiz haserre nengoen terrorismoarekin, eta hiltzaileek kondena osoa bete behar dute, minimoa 40 urte.
  5. terrorismoaren biktima naiz eta barkazioa eskatu behar didate, egin didaten guztiarengatik.
  6. terrorismoarekin zeharko haserre nago, eta iragan osoa kondenatu behar dute esplizitoki.
  7. guztiz haserre nago terrorismoarekin eta ez dut ezer egingo konponbidea aurkitzeko, denbora joaten utzi besterik.
  8. zeharo haserre nago terrorismoarekin eta inoiz ere ez dut ahaztuko ezta barkatuko ere.
  9. Euskal Herrian problema politikoa dago, eta hori negoziatu egin behar da.
  10. (…)

A ze panorama! Begi-bistakoa da, egoera hori konpontzeko, boluntarismo hutsa baino zerbait gehiago behar dela. Pentsamendu hutsarekin eta gure egoarekin identifikatzen garen bitartean, ez dugu inolako aurrerapausorik emango. Konprentsiotik etorri behar du irtenbideak. Eta zer da konprenitu behar duguna? Hasteko, pentsamenduak ez digula bakean bizitzen utziko. Horrela, oinazetik sufrimendura igaroko gara. Kontua ez da gertaturikoa ahantzi edo ukatzea. Hori hor dago. Baina sekula ez dugu horra murriztu behar. Gu ez gara gertaerak. Gertaerak baino gehiago gara.

Pentsamenduekin eta gertaerekin (egoarekin) identifikatzen bagara, gorrotoaren ateak zabaltzen ari gara, mendekua bila dabil gure egoa. Gorrotoa eta mendeku inori bizitzen uzten ez dioten bi elementu. Gorrotoaren eta mendeku-nahiaren mende bizi den pertsona asko sufritzen ari da, eta bere burua maite badu, lehenbailehen irten behar du egoera horretatik. Adiskidetzeak ez dio beste inori haserre dagoenari berari hainbeste mesede egiten, psikologo batzuen hitzean.

Gorrotoak eta mendeku-nahiak daratuluak burdina bezala zulatzen dute gure arima. Inork uste badu “niri” kaltea eta mina eragin didana zenbat eta gehiago zigortu orduan eta hobeto sentituko naizela oso oker dago. Beraz, gorrotoa eta mendeku-nahia gainditzea ezinbestekoa da sendatzen hasteko, bizimodu “normalean” barneratzeko. Horrekin batera, barkamen-eskaintzak eta errukiak asko lagunduko dio biktimari bere onera etortzen.

Beraz oso inportantea da gure osasunarentzat adiskidetzeko prest egotea. Beste gauza bat da zer baldintzan eta zer mailatan.

Baldintzei dagokionez, esan dezakegu ez dela egokia 9, 8, 7, 4, haserre-mailak bere horretan exijitzea; 6 eta 5 mailak exigigarriak dira; 3 mailak ez luke bidea oztopatuko; 2 eta 1 mailek asko erraztuko lituzkete gauzak, baina ulertzekoa da hain aurreratuta jende gutxi egotea.

Mailari dagokionez: a) lagun izatera iritsi, b) diosala eta kortesiazko erlazioa mantendu, c) bileretan-eta, elkarri erantzun, d) elkarrekin hitzik egin ez, baina elkar errespetatu, e) derrigor espazio deferenteetan bizi elkar ikusi gabe; a puntua betetzea ez da beharrezkoa; b eta c puntuak betetzea asko litzateke oraingoz; d posizioa hasieran onargarria da: denbora bultzada txiki bat behar dira d puntutik aurrekoetara pasatzeko; komenigarria da e puntua gainditzeko gai izatea.

Esta entrada fue publicada en 1 Iritzia/gogoeta. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s