Andoni Esparza

Funcor kooperatiba sortu zuen Elorrion, jaioterrian, 50eko hamarkadan

Joan den urriaren 15ean, lagunarteko bazkaria motibo, neuk eman nuen hizpidea Jose Maria Arizmendiarrietari (JMAri) buruz ‘Hemen’ aldizkariak atera duen monografikoaren gainean. Baita esan ere bi artikulu aterako nituela gertaera horretaz. Han gurekin zen batek adierazi zigun JMA kooperatiben historia zela, baina Arrasateko kooperatibismoak bazuela “aurre-historia” ere, eta hori Andoni Esparza Gallastegiri atxikia zegoela.

Dokumentatzen hasi eta ohartu gara gizon hori kasik hil berria dela (2012-06-01); Iruñean hil zen, eta haren gorpua, hain zuzen, Iruñeko kanposantuan datza.

Bigarren dokumentu batean, agertzen zaigu, 50eko hamarkadan, Funcor kooperatiba sortu zuela, Elorrion (bere jaioterrian); horrez gain, beste proiektu askotan hartu zuen parte, hala nola, ikastolak bultzatzen, Jorge Oteizaren proiektuan, Ama Lur filmaren bultzatzaile gisa. Eta, jakin dugunez, pentsalari, abertzale eta euskararen maitale sutsua zen.

Andoni Espartza soldaduskatik lizentziatu berria zen Elorrion ekin zionean. Garai bertsuan dator Arrasateko esperientzia, JMAren eskutik. Beti ere esku artean ditugun dokumentuen arabera, elkarrekin jardun zuten aldi batean. Gero etena eta liskarrak etorri bide ziren, eta “Arrasatek erabat ukatu zuen Andoni Esparza”. Dirudienez, Julia Itoitzek, berriki, argitaratu du ‘La otra experiencia (…)’ izeneko liburua. Oso interesgarria izan behar du.

Dena dela, beste dokumentu batean, sortu dituen hainbat kooperatibaren zerrenda aurkitu dugu: ‘Euskaldunak’, Legarian (txerriak hazteko), Estella-Lizarratik 14 kilometrora. Izen berarekin, Martzilan sortu zuen bigarrena (siloak eta belar onduarena, ganaduak ukuiluan libre ipintzeko proiektuarekin batera); ‘Agasa’ (pentsu-fabrika), Apotamonasterion; ‘Ongarri’; ‘La Guerniquesa’ (arropa garbitzeko) ‘Betelu karrozeriak’. Azkenik, Elorrion, ‘Memaya’ etxebizitzak egiteko kooperatiba ere sortu zuen.

Beraz, begi-bistakoa da bazituela ekimenerako sena eta espiritua. Sufritu ere sufritu zuen. Badirudi guardia zibilen kuarteletatik behin baino gehiago igaro zela. Ez dakit zergatik aldendu zen Arrasatetik. Interesgarria litzateke jakitea. Azkenik, elkarrizketa luze bat aurkitu dugu, Dani Blancok egina. Tokirik ez daukagu hona aldatzeko, baina interesik duenak erraz aurkitu du interneten. Era berean, sorturiko kooperatibei buruz datu zehatzagoak jakin nahi dituenak “Ampliaciones de referencias de Andoni Esparza” dokumentuan aurki ditzake.

Bai Horixe, DV: 141106

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s