TALENTUAK

XXXIII. gandea, denbora arrunta, 141116, Mt: 25,14-30

 “…bat jaso zuenak lurrean zuloa egin zuen, eta hantxe gorde zuen nagusiaren dirua”.

 ******************************************************************

 MERITUAREN IDEIA SUSTATZEN DUEN PARABOLA?

Hona hemen parabola bat, gaziki interpretatzeko erraztasun handiak dituena. Edo, okerragoa dena, egundoko exijentzia eta perfekzionismora bultza gintzakeena. Eta badakigu horrek nora garamatzan: errudun sentitzera.

Eremu espezifikoki erlijiosoan, irakurketa horrek berak eraman gaitzake oso erlijiotasun arriskutsura, hainbat motiborengatik: Jainkoaren irudia, gure betebeharrekiko, zeharo nagusi zorrotz eta exijentearenaren moduan ikusten dugulako; merituaren ideia sustatzen duelako eta, horrekin, erlijio merkantilistaren aurrean ipintzen gaituelako. Izan ere, perfekzionismo erlijiosoa bultzatzen du. Eta horrek zer egin dezake, batetik fariseismoa eta bestetik sufrimendua sortzea ez bada? Gainera, ez al da elkarren arteko lehia sustatzen, saririk handiena nork lortzen duen ikusteko? … Bai, berriz diogu, parabola arriskutsuaren aurrean gaude.

Burubide erlijiosoak, berez ere, perfekzionismorako joera badu, era honetako irakurketek indartu egiten dute dinamika hori. Okerrena da, eta oso larria, Jesusen mezua perbertitzen ariko ginatekeela, bai baitakigu dohaintasuna dela haren ezaugarri zinezkoa eta erradikala.

Garbi esanda, kostatu egiten zaigu parabola honen autorea Jesus dela sinestea. Beste norbaitengan pentsatu beharko genuke, fededunengan konpromiso aktiboa bultzatu nahi duen norbaitengan. Dena den, ez genuke ahaztu behar parabola dela, eta irakurketa ez daitekeela izan literala.

Nola irakurri parabola hau, bere mezua, bere-berea, ez desaktibatzeko eta, aldi berean, kontakizunak, ezbairik gabe, dituen arriskuak saihesteko?

Modu bakarra dago, ebanjelioko mezuarekin koherenteak izan nahi badugu: jakinduria-hitz bezala irakurri —eta ez kode moral moduan—, eta dohaintasunetik —eta ez meritu eta errekonpentsaren ideia gisa—. Dena da dohaina eta zoriontsu izango gara dohain horri gure bidez bizitzen uzten diogun neurrian.

Bizi Iturria da Jainkoa edo, hobeto esanda, Dohaina bera, gauza guztietan eskuzabal eskaintzen den “talentua”. Gure benetako identitatearekin konektatzean, harengan aurkitzen gara, ez presentzia separatu gisa, baizik eta gure barne muin (nukleo) intimo eta sakonenaren moduan.

Aurkikuntza hori da gure ekintzaren iturri: “talentua” —Dohaina, Grazia, Jainkoa— guregan bizi dadin onartzen ari gara.

Bizipenak beti ematen du fruitua oparo. Baina fruitua ez da gehigarria, lehen ez geneukan eranskin bat, orain errekonpentsa eta sari moduan emanik —egoa gizentzeko—; saria hauxe da baizik: zer garen deskubritu eta garen hori bizitzeko atsegina. Beti izan garen osotasun eta asebetearen aurkikuntza da oparitzen zaigun “talentua”.

Azkenik, “talentuari” etekinik ez ateratzea geure bururekin lotu behar genuke: hori gertatzen zaigu, nor garen ez dakigula, ezjakintasunean murgildurik jarraitzen dugunean, eta, horrela, bizia “galtzen” dihardugu, geure oskol txiki nartzisistan itxirik —talentua lurperaturik—. Horrelakoari “kendu egiten zaio” talentua eta “ilunpean” sartuko da: galdurik jarraituko du, nahasmen eta sufrimenduan galdurik.

Baina ez da mehatxua; are gutxiago, zigorra: esnatzeko deika ari zaigun hitza da, hau da, garen hura bizitzeko atsegina ukatzen digun ezjakintasunetik atera gaitezen dei egiten digun hitza.

www.enriquemartinezlozano.com
r
ufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s