Berradiskidetzea, bizikidetza

Egia da demokrazia ezberdinen arteko bizikidetzan oinarritzen dela  

‘Berradiskidetzea’ eta ‘Bizikidetza’ txanponaren aldeona eta alderantzia bezala dira. Aurreko batean, Juan Maria Uriarte gotzain emerituak eta Luis Haranburu Altunak artikulu bana plazaratu zuten egunkari honetan. Uriarte gotzaina berradiskidetzearen alde mintzatzen zen; Luis Haranburu, aldiz, bizikidetzaren alde. Baina benetako bizikidetza eraikitzeko ezinbestekoa da berradiskidetzea. Horregatik, bi termino horiek banandu ezinak dira.

Batzuen ustez, termino erlijiosoa da berradiskidetzea. Ez nator bat. Apurtu zena berriro konpondu eta jostea esan nahi du berradiskidetzeak, edozein eremutan dela ere. Berradiskidetzerik gabeko bizikidetzan posible da elkar gorrotatuz bizitzea ere. Aski dugu horretatik.

Beste batzuek esango dizute elkarrekin bizitzeko nahikoa dela errespetatzea. Horixe bai anbiguo geratzen dela! Zer da errespetatzea? Indiferentzia edo gaizki ulerturiko tolerantzia? Goizero okindegiko atean ikusi eta elkarri begiratu ere ez egitea? Hori ote da errespetatzea?

Badira hau diotenak ere: “Ez dira pilatu behar alde bateko eta besteko biktimak”. Ez dakit nork egiten duen horrelakorik, baina espresioa ez zait batere gustatzen, oso itsusia da. Beste hau esan beharko litzateke: “Biktima guztiek merezi dute egin zaien kaltea ordaintzea, guztiek!”

Ondo berezi behar omen dira ‘etsaia’ eta ‘kontrario’ politikoa. Hori esan beharrik ere ez dago. Etsaiak norberak asmatzen ditu bere ekintzak justifikatzeko. Berradiskidetzeak errotik konpontzen du problema hori, eta ez du deskartatzen aurrean dudana, denborarekin, ‘beste Ni bat’ bezala ikustea.

Berradiskidetze prozesuari beste bertute handi bat ere ikusten diot, hau da, oker jokatu duela onartu eta birgizarteratzeko posibilitatea. Horrek eskatzen du egindako kaltea, erresistentziarik ipini gabe, aitortzea, baina horra murriztu gabe. Beti da bat, noski, egin zuen hura baino gehiago.

Egia da demokrazia ezberdinen arteko bizikidetzan oinarritzen dela, baina  berradiskidetzerik ez bada, ez dago benetako bizikidetzarik. Ez dago, jakina, kontrario politikoa besarkatzeko edo lagun moduan tratatzeko obligaziorik, baina komenigarria da erlazioa hobetzeko prest egotea.

Nire ustez, bizikidetza lauzpabost gauza sinpleetan oinarritzen da: elkarri diosala egin, kortesiaz jokatu, bilera eta eztabaidetan maltzurkeriarik gabe erantzun elkarri, bestearen ideia politikoak errespetatu… Hori eginez gero, ipiniak daude berradiskidetzeko oinarriak.

Bai Horixe, DV: 141113

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s