Barrunbe errukitsua

 XXXIV. igandea (Kristo Erregearen eguna) denbora arrunta, 141123, Mt: 25,31-46

 “…Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten…”.

 *********************************************

“AZKEN JUIZIOA” ORAIN DA

‘Juizio unibertsalaren’ parabolak ez digu eskaini nahi munduaren bukaera imajinatu baten irudi aurreratua, predikatzaile batzuek sinetsarazi zigun moduan, fikziozko pelikula baten eszenografia sorturik.

Orain eta hemen izan behar genukeen portaeraz mintzatzen zaigun parabola da —beraz ez  da posible irakurketa literatistarik—. Ez deskuidatzeko dei eginez amaitzen da: «Eta hauek betiko zigorraren jabe egingo dira, eta zuzenak betiko bizira joango».

Zigorra edo betiko bizitza (asebetea) ez da kanpotiko jainko baten ekintza, baizik eta modu jakin batean bizitzearen emaitza: bizi gaitezke ezjakintasunaren katean loturik, nor garen ez dakigula, edota bizi gaitezke esna eta erne. 

Noski, bizitzeko forma, maiz asko, gogor baldintzatzen dute hainbat faktorek: genetikoak, ingurumenak, hezkuntzak, afektiboak… Horietako asko, gainera, izan daitezke inkontzienteak subjektuarentzat berarentzat. Alafede, horrek guztiak ez du ukatzen lehenengo baiztapena: geure burua esperimentatzen dugu onartzen dugun bizitzeko moduaren arabera.

Erlijioarena, Jesusen arabera, ez da kriterio erabakigarria, ebanjelioaren irakurleak hala espero badu ere, hori sinetsarazi baitziguten, honelakoak esanez: pertsona erlijiosoa salbatu egingo da. Hori dela eta, beste bizitzarako berme bilakatu zen erlijioa. Horrela, pertsona erlijiosoak jarrera ‘auto-asea’ hartu ohi zuen, eta besteen gainetik aurkitzen zelako sentimendua ere bai.

Jesusen mezua, ordea, guztiz argia da puntu horretan: benetako kriterioa ez da erlijiosoa, etikoa baizik. Ez du zerikusirik sineste mentalekin, barrunbe errukitsuarekin baizik.

Gainera, bihotz errukitsuak dohaintasunetik bizi ditu laguntza eta zerbitzua. Ez du egiten ordainetan ezer jasotzeko asmoarekin eta ez dauka inolako motibazio erlijiosorik ere: «Jauna, noiz ikusi zintugun…?». Aldiz, jarrera erlijiosotik Jauna atsegindu nahian bizi zirenei gogor erasotzen zaie, Jainkoa pertsona behartsuengan ez aurkitzeagatik.

Parabolak, beraz, lehen irakurketa batean, mundu erlijiosoarentzat, mezu iraultzaile eta subertsiboa erakusten digu: esango digu, Jainkoarekin aurkitzeko, badagoela bide bat elizatik pasatzen ez dena. Hori da, inolako ezbairik gabe, Jesusen nobedade handienetako bat.

Baina badago oraindik irakurketa-maila sakonagoa ere: errealitatearen izaera ez-dualean kokatzen gaituena —eta handik konprenitzen da—. Bereizketa mentalak —gero erlijioak ere hortik  joko du— ez dira nahastu eta distraitzen gaituzten fikzio hutsak baino. Zinez, ez da ezer existitzen beste ezertatik bananduta. Jauna —Jainkoa (den guztiaren muin, den ororen Iturri eta sorburu, Kontzientzia amultsu,…)— izaki guztiengan bizi da, eta, ondo ulertuz gero, horiek guztiak da. Horregatik, izaki horietako bakoitzari egiten dioguna Jainkoari berari egiten diogu, eta, aldi berean, bada gu ere.  

Hori deskubritzea da: jakinduria, liberazio-, maitasun- eta orekaiturri. Biziaren asebetea du fruitu. Ukatzea, aldiz, ezjakintasunean murgildurik jarraitzea da, eta, ondorioz, sufrimenduan irautea. Rumi poeta eta mistikoak, duela hainbat mende, esan zuen moduan: «Separazioaren su-galdatik nola ihes egin asmatzea da jakintsuak bizi diren lurralderako erromesaldia».

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s